viernes, 15 de enero de 2010

NEOLITOA: OROKORTASUNAK ETA KONTZEPTUA


1830ko hamarkadan Thompesenek hiru arotako sistema sortu zuen: Harri, brontze eta burdin aroa. Bera dinamarkarra dugu. 1815tik aurrera, hots, Napoleon garaitu ostean museoak zabaltzeko ohitura modan jarri zen. ondorioz, Thompseni eskatu zioten garai guztietako objektuak klasifikatzeko. Ordura arte, testu zaharretan oinarritzen ziren faseak bereizteko: bibliako pasarteak, Homerok aipatutako armagintzan,...

Thompsenen hiru arotako sistema horrelakoa zen:
- Harri aroa --> Metala sortu aurretik.
- Brontze aroa --> Brontzea lantzen hasten dira (Homerok aipatu zuen urrea, zilarra,... lantzen zituztela armak egiteko.
- Burdin aroa --> Burdina lantzen hasten direnean.

Hiru aro hauek pasato ostean, aro paganoak ditugu, gentilen garaia, bikingoen garaia,... eta ondoren kristautza etorriko zen.

1836an kaleratu zen Thompsenen teoriri buruzko liburua, baina Danieraz idatzia zegoenez ez zuen arrakastarik izan. 1838an Ingelesez argitartzean eragin handia izan zuen.


1856 urtera arte harri aroa deitzen da, baina urte honetan Sir John Lubbock bereiztu egin zuen bi zatitan harri aroa. Alde batetik paleolitoa (paleo =antzin) eta bestetik neolitoa (neo =berria). Paleolitoan harria bakarrik lantzen da eta neolitoan leundura gehitzen zaio lanketari.


1959an Darwinek "Espezien jatorria" liburua kaleratu zuen baina ez ziren onartuak izan bere ideiak.


1920 hamarkadan batez ere, eta XX mendeko hasieran bi jarrera nagusi zeuden:

- Alemaniako-Prusianoen eskola: Talde kulturaletan banatzen zituzten gizakiak zeramikaren arabera. Etnizismoa erabiltzen zuten.

-Britania Handia sortu zen mugimendua Gordon Childe buru delarik, Childe laborista zen eta nahiko komunista ere. Childek Neolitoaren kontzeptua eraberritu egin zuen, taldeak definizeko modu berria sortu zuen: egitura ekonomiko eta antolamendu sozialaren arabera bereizten zituen taldeak.


Neolito aroko iraultza kontzeptua erabiltzen hasten da garai honetan.


1930ko hamarkadan Mesolitoa (Meso= tartean) bereiziko da.

20ko hamarkadatik aurrera, lehen talde ekonomi ekoizleak ezarpen finko bat dutenak direla esaten da.

Kontzeptu sinbolikoak erabiltzen hasten dira talde neolitikoak bereizteko. Eraldaketa ideologikoak ematen dira garai horretan, hilerri kolektiboak egiten ira, talde elkartasunaren ideia dago, monumentu megalitikoak eraikitzen hasten dira,...

Ikuspegi askoz dinamikoagoa dago gaur egun orain dela ehun urte baino. Orain, trantsizio garaiak noiz eta zenbat denbora tardatu duen jakitea ere garrantzitsua da.

Neolitizazioa kolonizazio bat dela esan dezakegu honek guztiak inplikatzen dituen faktore guztiak betetzen dituelako (ekonomikoak, ohiturak, hizkuntza,...).



ZERGATIK EMAN ZEN NEOLITIZAZIOA

Inoiz gizakiak izan duen eraldaketarik sakonena eta garrantzitsuena da neolitizazioa.


Harraparia izatetik ekoizle izatera pasatzen da eragin handiak dakartzalarik:


Egitura demografikoak: lur gainean zeuden gizakiak ez dira 1000000 izatera iristen mundo osoan. Demografian aldaketa ematen da neolitizazioan, honen ondorioz, aldaketak daude beste esparru guztietan.


Gutxi gora behera munduko leku guztietan une berean ematen dira aldaketa hauek: Ekialde Hurbilean, Mexiko aldean, Andeetan, Hego Afrikan, Txinako Iparraldean, Egungo Txina eta Vietnamen arteko mugan. Beste ikertzaile batzuk beste gune batzuk ere proposatzen dituzte. Deigarria da alako aldaketa leku denetan aldaketa berdina ematen 2000 urtetan zehar.


Zergatien hipotesi asko daude: hiru arotako sistema kontuan izanik, kretxendo baten doala gizakia, 1850 hamarkadan espezien jatorria kaleratzean eta zenbait aurkikuntza egin ostean neandertalei buruzko informazioa lortzean,...


1- 1860 hamarkadan historia zientifikoaren hasiera ematen da, baina kalean bibliaren azalpena nagusi izaten jarraitzen du. Ordezkatzen joaten da dilubioaren historia eta prehistoria terminoa erabiltzen hasten da.


1856an Neolitoaren identifikazioa egiten hasten dira. Paradigma nagusia EBOLUZIONISMOA bihurtzen da. Teoria zientifikorik garrantzitsuena bihurtzen da XX mendea.


Materialismo historikoa izango da eboluzionismoaren adarretako bat. Engelsek egin zuen gai honi buruzko lehen lana: "Sobre el origen de la sociedad privada: familia y el estado". Engelsek antropologo amerikar batek egindako proposamena erabiltzen du gizakiaren eboluzioa esplikatzeko. Amerikar hau Morgan deitzen zen. Teoriaren arabera, talde arrapariak lehenengo gizartea izango ziren eta gero hauek ordezkatuak izango dira talde ekoizleengatik.


Leku guztietan ikusten da talde arrapariak ekoizle izaten bukatzen dutela nahita edo nahigabe.


Ez dago salbuespenik, beti bukatzen da horrela ematen. Zertan egiten du hipotesi honek kale: predikzioak ez direla beti betetzen, nola eta zergaitik ez dakigu azaltzen.


2- 1920ko hamarkadan Gordon Childek hipotesi landuago bat kaleratu zuen. Hipotesi hauek klimaren eraginarekin zerikusi dute. Oasiaren teoria deitzen da. Sahara orain dela 11000 urte ohiana zen eta ez desertua. Gordonek basamortitzazioa identifikatzen du holozenoaren desagertzearekin. Giro nahiko hezea izatetik basamortu bihurtzera iristen da. Leku hezeak murrizten doaz eta esparruak txikitzen doaz eta landareak esparru horietara doaz eta esparruak txikitzen doaz oasiak bihurtu arte. Era berean giza talde, animali eta landareak esparru horietara hurbiltzen dira. Gordon Childek sinbiosian elkarbizitzeko aldaketak egiten zituztela uste zuen.


Prozesua egin dela horren sinplea izan ikusten da beraz, zenbait tokitarako bakarrik balio du. Zenbait mendetan zehar ematen diren aldaketak eta ez momentu betean dena, teoriak azaltzen duen bezala. Egoera berrira moldatzeko denbora nahikoa izaten zuten gizaki, animali eta landareek.


3- Talde demografikoak. Aldaketa oso nabarmena ematen da neolitizazio aurretik, tartean edo ondoren. Biziraupenerako nekazaritza eta abeltzantza dutenak demografia oso altua izaten dute haurtzaroan (10 urte behera) hilko direlako asko eta emakume asko erditzerakoan hilko direlako (30-40 urte). Hori konpontzeko seme-alabak asko izaten dituzte, baita eguneroko lanetan laguntza gehiago izateko ere bai.


Darwinen teoria eboluzionistak, oso aurrekoia da biologiari dagokionez, baina oso atzerakoia da historikoki, Gordon Childeren "oasia" teoriarekin alderatuta.


Laster agertuko da "New Archeology" mugimendua, non estatu batuarrak ziren arkeologoek lortuko dute garrantzia handia europarren gainetik. Mugimendu honek arkeologo esplikatiboa indartuko du deskribapenaren gainetik. Normalean beti bi arrazoi erabiltzen dute gauzak justifikatzerakoan, klima eta demografia.


Binford izango da mugimenduaren irudirik garrantzitsuena eta honek, oasiaren teoria ez zela baliozkoa defendatzen zuen. Binfordek esaten zuen demografiaren hazkundeak bultzatu zuela neolitizazioa. Demografia hazkundeak bultzatu zuela neolitizazioa. Demografia hazkundeak presio gehiago zuelako elikagaien gainean.


Talde harrapariek, beraien biziaupena bermatzeko lur eremu zabalak behar zituzten (ez zituztelako elikagairik ekoizten, elikagaiak ingurutik hartzen dituzte) beraz tarte denbora jakin bat behar da animaliak berriz prokreatzeko eta ugaltzeko, horrela berriz animaliak harrapatzeko aukera izateko. Talde harrapariak mugitu egiten dira eta esparru handia eduki behar dute. Taldeak ugaltzean, toki berean elikagai gehiago lortzeko beharra dute. Beraz ekoizpen ekonomia sortzen dute beraien biziraupena bermatzeko.


4- Laugarren hipotesi taldeak, garapen kulturala hartuko du kontuan. Braidwoodek defendatuko du gehien hipotesi hau.


Mesolitoan, gizakiak kanpalekuz-kanpaleku ibiliko dira mugituz era espezializatu eta sistematikoan, eta honek suposatzen du ekoizpen ekonomiaren barnean daudela. Egiten de proposamena nahiko arrakastatsua da: gune-nuklearra kontzeptua da (gaur egun onartuta dago). Ekoizpen ekonomia era independentean eramten denean beste gune nukelarretatik. Guri gehien interesatzen zaiguna Ekdial Hurbilekoa da, Europa, Afrika eta Ekialde Hurbilekoa neolitizazioak bertan duelako sorrera.


5- Bostarren hipotesi-multzoak, garapen soziokultural hartu du oinarritzat. 1960-90 hamarkadatik dago martxan. Ez da hainbeste azpimarratzen aldaketa ekonomikoa edo teknologikoa, baizik eta gizarte aldaketa.


Bi azpi joera daude teoria multzo honetan:


- Neomarxismoa: Ekoizpen ekoniomia proposatzen du. Hasierako kapitalismo baten sorkuntza suposatzen du. Azkenengo talde harrapatzaileen artean, ustiakuntza sistemak soberakinak ekartzen zituela. Soberakin horien gaineko kontrolak eramango du buruzagi batzuen sorrerara eta horiek sustatuko dute ekoizpen ekonomia. Soberakin gehiago izateko, soberakin horiekin horiekin bizi diren gizartea kontrolatzea nahi zuten. Harrapakarien kasuan buruzagitza ez da pasatzen heredentzian. Egile garrantziesuena Barbara Bender da.


-Hirigintza prozesua: Ekialde Hurbilean sortu ziren lehen hiri edo herrixkak. Cauvin izenekoa da garrantzitsuena. Herrixka edo hiri hauek finkoak ziren eta elementu komun batzuk zituzten (kortak,...). Leku finko batean bizitzeak ekartzen duena da, paisaia batera ohitzera, ideologia sistema aldatzera, erlijioaren eremu batzuk aldatzera,... eta teoria honen arabera hauek dira neolitizazioa bultzatu zituztela frogatu da arkeologiaren bitartez.


Bariane batzuk eduki arren, gaur egun onartzen den teoria da, hau delako hoberen azaltzen duena neolitizazio prozesua.


Kanpamendua (ez) ezarmenduak (ez) ezarmendu finkoak.


ibiltariak izan daitezke baina herrixka formak dute



No hay comentarios:

Publicar un comentario