sábado, 19 de enero de 2013

POBREZIA ETA MARJINATUAK ARO BERRIAN LABUR AZALDUZ

Espainiako eta Europako errealitaterik ikusgarriena edo nagusienetarikoa Aro Berrian sozialki zeuden ezberdintasunak ziren, zeina onaertua zegoen eta pentsaera kristau eta jerarkiko baten konformismo batengatik bltzatua. Txiroa beharrezkoa du aberatsak bera egoera sozial horretan irauteko.

"¿Qué son otra cosa los pobres a quien damos, sy non unos mensajeros nuestros que llevan al çielo lo que enviamos con ellos?"1

Gizarte honetan dakigun bezala, txiro izatera aberats izatera iristea bezala dugu, hots, herentziaren bitartez. Bestalde, bi txiro mota aurkitzen ditugu. Alde batetik, benetako txiroa, asko direnak eta bestalde, aldiz, gezurretazko txiroak. Bigarren hauek pikareskaren protagonistak izan ziren. Benetako txiroak estatuaren aldetik babestuak egongo dira, eta faltsuak, aldiz, hauen kontra joango dira, zeren eta gaitz guztiak ekartzen zituzten. Azken batean, bi txiro mota hauek on eta txarren aldera jarriko dituzte, hots, benetako txiroak onak eta txiro faltsuak gaiztoak izango direlarik. Azken batean hau marginazio sozialaren ondorio dugu. Bestalde, Aro Berriko Espainian ematen den marjinazio sozialaren fenomenoa, tratamendu diskriminatzaile baten gauza dugu. Hori dela eta, txiro faltsua ijituen antzera kontsideratzen da eta hau moriskoen aldera ere bai. Ijito, nahiz morisko guztiak gaiztoak dira eta horrela haien kontra egin beharra dago. 
 
Beste adibide bat izango litzateke peregrino baten eta eskale baten artean. Nahiz eta peregrinoa kanpotarra izan, moneta bat ateraz gero, bere intenzioak onak izango dira eta ongietorria izango da, baina eskaleak ez du tratu berdina izango nahiz eta bere bidaiak arazorik ez eman eta intentzio onez beterik egon. Txiroekin berdin gertatzen da. Justifikatzen den txiroari lagundu nahi dio, marjinatuen kopurua gutxitu nahi duen bezala, baina aldi berean ezberdintasunak bultzatzen eta handitzen ditu eta marjinazio permamente eta onartu batera ematen dio bidea.

Pobrezia landa eta hiri munduko fenomeno bat dugu. Hirian pobrezia iraunkor bat aurkituko dugu, zeina marjinatuena (prostituta, alarguna, moriskoa, gizon zaharra, etab.), eskaleena, langabearen eta lanbide inproduktiboak egiten dituzteen (limosna eskatzen duena, zapataria edota ermitaua) gunea den.

Txiroak azken batean marjinatuak dira, baina Aro Berrian existitzen dira beste marjinatu mota batzuk, hots, ijituak, moriskoak, agoteak, eskaleak, etab.

1603an Valladoliden eta 1609 eta 1610an Madrilen zelebratutako Gaztelako Gorteetan argi eta garbi ikusten da nola sintetizatzen dituzten estereotipo horiek, zeinetan ijitoak deskribatzen dituzten: lapurrak, eskaleak, gezurtiak, kristau txarrak eta bekatuen autore.

Antzeko zerbait gertatzen dan moriskoekin gizartean: oso emankorrak direla, kristau txarrak, diruaren tratuaren eta komertzioaren lanbideak kentzen dituzten eta Estatuarentzat arrisku bat direlarik. Alferrak inproduktibo bezala agertzen dira besteen esfortzuarekiko bizi direnak, ez duten zergarik ordaintzen eta bakarrik gaitzak ekartzen dituztenak. Aurreiritzi guzti hauek bizio koadro batean ezartzen ditu. Ijitoei dagokionez, gune altuetan ezarri nahi izaten du estatuak kontrolatuak izan daitezen. Nahi dena da ijitoak kontrolatu, bizitzeko erak erakutsi eta lurra lantzeko lanetan jarri, aparte izan daitezen bestalde. 

Moriskoei dagokionez, estatuaren tratuari dagokionez oso ezaguna dugu. Kanporaketa izango da azken puntua hauekiko. Horrela, kristauak folklorearekin soilik identifikatzen dira moriskoekin. Indetifikatzeko sistema hori inkisizioaren errepresioaren eta jarduera kateketikaren kausa izan zien eta horrela ez zuten izango manifestaziorik kristau zaharak eskandalizatuko zituenak.

Alperrei dagokionez, Estatuak aparte ezarritako kolektibitateetan ezarri nahiko ditu eta soldadu, marinel eta langile espezializatu bezala.

Estatuak, azken batea, pobrezia izkutatu nahiko du, faltsua eta nahita eragindako pobrezia erreprimituz eta benetako edo fustifikatutako pobreei laguntzak emanez. Izakien konbertsioaren eta konzentrazioak (ijito eta alperrak) ezaugarri sozialen homogeneizazioaren lehen pausoa izango da Estatu Modernoetan.

1MOHEDANO HERNÁNDEZ, J.M..El Espéctaculo de los legos. Texto inédito del siglo XV. Madrid. CSIC. 1951.Pag. 163.

viernes, 11 de enero de 2013

1631ko Bizkaiko Gatzaren Matxinada

Oraingo honetan Bizkaian 1631n eman zen gatzaren matxinadaren inguruan hitz egingo dugu. Errebolta hau, gero ondorengo matxinaden aintzindari bilakatu zen. Garaiari dagokionean, monarkia absolutisten garaia dugu eta erregeek beren buruetan botere guztia kontzentratzeko sahiakerak egiten dituzte. Azken batean, zentralismo prozesu guzti honek matxinada horiek eragin zituen, hots, erregeek hartuko dituzten neurriek herria deskontentuan utzi dutela eta. Hori dela eta, 1631an emandako gatzaren matxinada mota horietako errebolta bat izango da, eta nagusiena izango dena XVII.mendean.

Aro berrian zehar Bizkaian konfliktu dezente jazo ziren. Garrantzitsuenak 1631-34ko gatzaren matxinada, 1718ko matxinada eta 1808ko Zamakolada izan ziren. Hala ere, 1766ko matxinadak ere eragin zion jauntxoari.
Hiru konfliktuak momentu ezberdinetan jazotzen dira, baina geografikoki toki berean ematen direlarik, hots, Nervión bailararen inguruan. Hirurak batera hartuz gero, ikusten dugu nola jauntxoaren papera geroz eta okerragora joango den denbora pasa ahala eta nola joango den igotzen nukleo urbanoen eta hirien distrito handien garrantzia.
Matxinaden ezaugarrietako bat dugu nola kanpoko botere horien kontra altxatu ziren, baina azkenean barneko matxinada bat bezala jarraitu zuen, hots, Bizkaiako gizarteko talde ezberdinen arteko konfliktoa bihurtu arte.

Gatzaren matxinadaren inguruan gehiago sartuko gara, besteak alde batera utziz, gure gaia hau delako oraingo honetan. Hau 1631-1634 artea jazo zen. Gauza da, gatzaren estankoa handitu egin zela bere prezioa igoaz, %44n igoaz honen prezioa eta honen kontra altxatu ziren, zeren eta gatza beharrezko lehengaia baitzen sukaldean aritzeko. Urtarrilak 3ko Errejimenduaren Erret Ordena notifikatu zen urtarrilaren 18an “para embargar la sal que hubiese en el Señorío, y de ponerla estancada de manera que en adelante no se venda (sino) por cuenta de la Real Hacienda”. Hau ezartzeak eragin zen altxamendua jazotzea.
Gatzaren estankoa kontraforu bat zen, zeina merkataritzaren askatasun foralaren kontra jartzen zen eta zergen salbuespenari ere bai. Gainera, hauek biak sistema horren bi zutabe nagusiak ziren. Hala ere, foruen aldeko borroka bat izatetik, presio fiskalaren kontra zihoan borroka batera ere iritsi zen, oso enfrentamendu bortitza izatera iritsiz gizarte bizkaitarraren barnean. Gainera, sistema politikoaren funtzionamendua kuestionatzera iritsi ziren.
Konfliktua egoera aldaketa batean ematen da, XVII mendeko krisia okertzen den momentuan. Gaztelako koroak finantzia behar handiak zituen, eta libreki edo zerga gabe dauden lurraldeek ordaindu zezatela ahaleginduko dira. Gatzaren matxinadak Austrien koroaren lurralde guztiei astinduko dien gora egite gatazka bat suposatzen zuen, presio fiskalarekiko deskontentuak motibaturik. “Rivolta Catalana”k eta Portugalekiko separazioak izango dira jazoko diren ekintza nabarmenenak.
Erregeak, zuekan behar finantziarioa zela eta, Bizkaiari zerga batzuk kobratzea ahalegindu zen. Jada 1601an Bizkaiari barreiatu nahi zuen los millones kontribuziotik. Baina 1630 aldera izango da non presio fiskala modu nabarmenago batean notatzen hasten denan. Horrela, 1629an, erregeak soldadu zerbitzu bat eskatu zuen, zeina donatibo forma hartuko duen, Batzar Nagusiak onartua. Linea berdinean jarraituz, aduanak kobratuko ziren lanaren, ganadu edo abereen eta ohialen inguruan. 1631an, erregeak beste soldadu zerbitzu bat eskatu zuen, donatibo moduan, eta jaerri edo prestatu zuen gatzaren estancoa, zeinak erreboltari jatorria emango dion.
Presio fiskalak aurrera egiten zuen bitartean, horrela prezioak igoaz, biztanleriaren bizitza mailan afektatu zuen. Bizkaiako egoera nagusitzen zuena jauntxoaren botere organuak izango dira, zeinak erregearen eskakizunei baiezkoa emango dien eta zergak kobratzeare kargura zeuden. Bizkaiko aristokraziak ez zion oposiziorik jartzen monarkiak eskatzen zituen donatiboei. 1629An ere egon zen donatibo bat, baina izugarriena ordaintzeko modua izan zen (hori ordaintzeko). Erabikimen batzuk ezarri ziren (zerga moduan) produktu batzuetan: arduan (bai Bizkaiakoan bai kanpokoan), Bizkaiatik sartu edo irteten zen arraian eta, orokorrean, aduanatik pasatzen ziren merkantzia guztietan.
Azken batean, zerga hauek biztanleria guztiari afektatzen dio, baina gehienbat merkatariengan eta kaleko jendearengan, zeinak autokontsumotik hurrun zeuden.
Egoera guzti honekin eman zen krisia. Altxamendua, arazo foral batean azpian zegoela, bizkaiko protesta kontrafueroarengatik. Hala ere, foru arazoa segituan bigarren maila batera jaitsi zen eta gatazkak 1631ko iraileak egin zuen eztanda. Enfrentamendu honetan presio fiskalaz eztabaidatzen ziren eta hau eta gero, boterean zeudenak eta hauen sistemak hasiko dira dudan jartzen.
Gatazkak ez zuen denbora asko iraun. Gertakizun nagusiak 1631ko Gernikako Batzarra, 1632ko urriko Bilboko matxinada eta 1633ko otsaileko Batzar Nagusia izan ziren.
Lehen gertakizuna, hots, 1631ko irailaren 23ko Batzar Nagusiak atzeratu beharra izan ziren animoen berotzeagaitik. 24 egunetan jazo zen, 1500 bat pertsonak parte hartuaz, gutxi gora behera. Badirudi, jende arrunta zela nagusi. Hau eta gero lortu zen ez ezartzea erret antolamendua.
Bigarrenik, 1632ko urria dugu eta garai honetan gatazka gogortu egin zen, Korrejidorearen Audientziako prokuradorearen erailketarekin altxatuen partetik. Matxinada jazo zen korrejidoreak estankoa ezartzean egin zituen ahaleginengatik. Gune bezala Bilbo izan zuen. Matxinatuek beraien erreibindikazioak Bilboko udaletxean ezarri zituzten, zeinetan ez zuten gatzaz soilik hitz egiten, baizik eta ezarrita zeuden zergei buruz.
Hirugarren momentu bezala, aldiz, 1633ko Batzar Nagusiak izan ziren, zeinetan Gernikan juntatu ziren bi mila nekazari eta marinel lantzekin armaturik eta hauetako soilik batek gatzaren estankoaz zeritzon.
Matxinada errepresioarekin amaituko du, non 1634an lehen sei erresponsable nagusiak epaituak eta exekutatuak izango diren, zeinak iraultzaileen ihesa eragingo zuen. Urte berberean erregeak indultatu egin zituen matxinadan parte hartu zutenei. Bizkana errepresioa hasi zen hau eta gero: “se suplicó al Rey acordarse, que castigando a las cabezas de la rebelion, se librase el Señorío del impuesto de la sal y se restituyese a éste en su antiguo gobierno y se le diese el veedor para que el comercio no pareciese”.
Faktore ezberdinek hartu zuten parte gatzaren matxinadan. Matxinada piztu zuena kontraforua izan zen. Baina, azkenean, matxinadak beste maila bat hartu zuen, hots, klase sozialen arteko borroka batean amaitu zuen. Iraultzaileak kontraforu hori onartu zutenengana joaten ziren. Ondorioz, ez zaie bururatzen zuzenki gobernu eta monarkiaren aurka joatea. Kanpotik zegoen interbentzioak egingo du denak eztanda egitea eta foru sistema politikoaren kontraesanak handitzea.
Azken batean, gatza beharrezkoa zen egunerako, bai sukaldean aritzeko, eta garrantzitsuena kontserba bezala erabiltzeko, hots, arrain eta haragiaren kontserbarako.
Hala ere, azkenean, merkatariek erregeari eskaera bat bidaliko diote matxinada zapaltzeko, baita gatzaren zerga kentzeko ere bai.
Azkenik, aipatu nahiko nuke gatzaren matxinadan parte hartu zuten gehienak emakumeak izan zirela, haiek baitziren hau baloratzen zutenak, beraiek erosi eta erabiltzen baitzuten.