martes, 4 de diciembre de 2012

Emakumea eta Ebergetismoa Hispanian


Ikusi ahal izan dugu, nola ebergetismoaren munduaren barne emakumeak parte hartu izan dutela. Normalean bizitza publikoan ezagutzera emateko eta ondoren bere memoria bertan geratzeko intentzioekin eginik. Goi imperio garaietan bizitza publikoan emakumeen presentzia nabari da eta hauen botere, prestigio eta influentzia soziopolitikoa agerian uzten digute.
Goi inperioan zehar bizitza publiko munizipalean eliteetan emakumeen presentzia nabari dugu eta boterea, prestigioa, influentzia sozio-politikorako aukerak adierazten digute haien komunitateetan
Iturri naguesiena informazioa lortzeko epigrafia dugu eta honekin informazio asko jakin dezakegu: zenbat donazio egon ziren emakumeen aldetik hispanian, ze donazio mota ziren, emakume horien egoera soziala zein zen, zeintzuk ziren hauen motibazio eta interesak eta nola izan ziren errekonpentsatuak. Bestalde, epigrafiak emakume askok beraien zein irudi utzi nahi zuten ere ikusi ahal dugu.
Inskripzioek topiko literarioetatik baztertzen digute, horrela ikuspegi hobeago bat lortuko dugu emakumearen papera gizartearen barnean ikusteko. Horrela, epigrafeek mater familiasen garrantziaz hitz egingo ditu hiritarren estatusa adierazterako orduan; emakumeek egin zuten ekintza guztiak familiaren estatusa eta prestigioa mantzentzeko; sazerdozioen betetzea eta donoazioak egitea bere bizitza publikoan; emakume batzuek lortutako prestigio soziala eta asunto ekonomikoetan barneratu izana aurkezten digute.
Hispanian, 605 donazio aurkitzen ditugu eta 118 emakumeek eginak dira eta beste 34 familien donazioak, non emakumeak ageri diren perte hartzaileen artean. Probintzietan, Baetican emakumeen donazio gehiago jazo ziren Citerio eta Lusitanian baino. Lehenengoan %29.9-a eman zen (107/358) eta beste bietan %18a (36/200) eta %19,2 (9/47). Ez dakigu zehazki zergaitik ematen den probintzien arteko ekilibrio ezberdintasuna, baina azpimarratu beharra dago gehien eman zen tokia Hispania Citeriorreko gune hego-okzidentalean eman zela.
Aipatzeako da nola orienten (ekialdean) emakumeek hiri-bizitzako parte hartzea oso garatuta zegoela, sazerdozioak, liturgiak eta magistraturak betetzera arte. Baina, Hispaniako probintzietako datuek erakutsi digute, okzidenten emakumeek maila antzerakoan zeudela (baian ez hau baino gehiago). Oriente Mediterraneoko emakumeak oso garaiztik hasi ziren rol publikoak betetzen. Probintzietan, goi karguek emazte edo alabak hartzen zuten parte. Hispanian, 2 testigantza aurkitzen ditugu administrazioko goi karguen bi emazteena. Nahiz eta k.o II.mendekoak diren, bata Emerita Augustakoa dugu, zeinetan Marteren tenplu baten handitzea eman zen Domitia Vettillaren partez (L. Roscius Paculus senatorearekin ezkondua) eta, bestalde, berriz, zubi baten eraiketa daukagu, Domitia Pressillaren eskutik, VII.legioaren kanpamendu militarraren ondoan.


Hispaniako emakume asko, gehienak tokian tokiko aristokrazietako parte zirenak, gizonen antzeko donazioak egin zituzten eta, hau horrela delarik, donazioa hauek egiteko izan zituzten motibazioak gizonek izan zituztenen berdinak izango ziren: gloria eta ohorea lortzeko nahia, pertsona beraren edo bere gens-aren prestigio edo egoera soziala mantendu edo handitzea, bakoitzaren edo gens-aren memoria mantzentze komunitatean, hiriak edertzea eta biztaleriaren beharrei erantzutea. Horrela, pax deorum-a garantizatzen zuten eta beste famili edo eliteen donazioak atzean edo itzaletan geratzeko..
Lehendabizi, emakumearen sarrera bizitza publikoan eta politikan greziako ekialdean eman zen, zeina garai helenistikoan emakumeek defenditzeko ahalegin legala zuten eta baita ekintza ekonimikoetan parte hartzeko aukera ere. Hala ere, faktore garrantzitsuenak, garai helenistiko-erromatarrean, sistema ebergetikoaren garapena izan zen, zeinak aportazio ekonomikoen beharra izan zuen eta hauek familia aristokratiko hauen eskutik eman zelarik eta emakumearen papera tokian tokiko eliteei jarraikotasuna eta legitimitate dinastikoa eskuratzeko. Emakumeek beraien boterea bistan eraman zezaketen eta baita beraien posizio soziala ere beraien komunitateetan eta honekin batera, ohore edo sazerdozioengatik lehiatu eta beraien memoria komunitatean iraunarazi.
Gizonezkoen ebergetismoarekin daukan ezberdintasuna da, emakumeek funtzio politikoetarako aukera itxita eukita, behintzat mendebaldean, hauen parte hartzea bizitza publikoan limitaturik zegoen. Ondorioz, emakume askok beraien promozio aspirazioak beraien gens-eko gizonetan jartzen zuten. Honekin, berriz ere, ikusten dugu nola emakumeen ebergetismoak helburu bikoitza zuen, hots, bere ohore eta prestigio soziala handitzeaz gain, bere gens-arena ere promozionatzen zuen. Hispanian, K.o I.mendetik erditik aurrera emango zen postu sazerdotalak betez, donazioak eginez eta haien familiak promozionatuz. Horrela, haien familiak beraien hirietan gobernu karguetan jarraitzea ahabideratzen zuten eta horrela beraien prestigio eta boterea belaunaldietan egonez, baita kargu gorenetara joanez ere.
Askok ere bere prestigio eta ohorea (baita familiarena ere) adierazten zuten, ezkondu baian lehenago. Horrela, familia askok hau familien arteko loturetarako erabili zuten.
Azken batean, emakumeen parte hartzea bizitza publikoan familiaren estrategia bat bezala ulertu ahal da, “regimen de los notables” delako sortzeko intentzioarekin, baina, logikoa den bezala, aberatsenak, garrantzitsuenak eta boteretsuenak soilik egin ahal izan zuten.
Adibide gisa, Hispaliseko inkripzioan azaltzen zaigun Fabia Hadrianilla daukagu, zeina consularis filiae, senatoris uxori, senatoris sorori eta senatoris matri bezala definitzen den, hots, antzinatean emakume askok nahiko zuten distintzioa. (hija de consul, esposa de senador, hermana de senador y madre de senador).