domingo, 16 de enero de 2011

EGUZKIAREN JAINKOAK ETA AZTEKEI ETA GIZA SAKRIFIZIOEI BURUZ

Lehenik eta behin, aztekei buruz hitz egin beharko genuke, zeren hauei buruzko ideia bat egin beharko genuke eta testua edota haien inguruan analisi bat egin baino lehen. Aztec terminoa Mexiko zentraleko talde etniko batzuei erreferentzia egiteko da, berezeki náhuatl hizkuntza zutenei egiteko erreferentzia.

Aztec terminoak ere Tenochtitlaneko jendeari egiten dio erreferentzia, Texcoco lakuko isla batekoak. Hala ere, beste kontestu batzuetan hiri batzuen hartzeko aliantza dela eta deitzen zaie edo hiri batzuen arteko batuerari.

XII.mendetik aurrera, Mexikoko harana Azteken zibilizazioaren nukleoa zen: emengo hiriburua Tenochtitlan zen. Azteken kulturak mitologia eta erlijio tradizio aberats eta konplexuak zituen. Hortik at, arkitekturari eta arteari dagokionez ere oso aberatsa zen. Azteken kulturaren elementu garrantzitsu bat giza sakrifizioak dira.

1521an, Hernán Cortés azalduko zaigu. Gainera, garai honetan Tenochtitlan konkistatua izango delarik Hueyi Tlatoani Moctezuma II.nak Azteken alintza hirukoitzarekin amaitu zuen. Gertakizun guzti hauek “Azteka inperioaren erorketa” izenarekin ezagutzen da. Espainiarrek gero ezarmendu berria ezarri zuten (Ciudad de Mexico) Azteken hiriburua zegoen tokian.

Ritual eta zeremonia garrantzitsuenak Tenplu nagusian jazotzen ziren.

Eguzkiaren jainkoak

Testuan zehar eguzkiaren jainkoengan zentratzen da. Talde honetatik jainko nagusia Tezcatlipoca da, zeinak itxura ezberdinak dauzkalarik.

  • Tezcatlipoca beltza: gaueko zeruan da nagusi eta heriotzarekin, suntsiketarekin eta bidelapurrekin lotuta dago.

  • Tezcatlipoca zuria: edo Quetzalcoatl, mesoamerikako figurarik edo irudirik komplexuena da. Honen beste izen bat Xolotl da. Jainko hau Venus planetarekin alderatzen da. Hau horrela delarik, Xolotl arratsaldeko izarra litzateke eta Quetzalcoalt, aldiz, goizeko izarra (eta azken honek orduan Tlahuizcalpantecuhtli izena hartuko du, zeinak “egunsentiaren etxeko jauna” esan nahi duen. Merkatarien jainko papera ere hartzen du. Tezcatlipocan mitoetan duen posizioa da ongiaren jainkoarena, gizakiaren ongiaren jainkoa, zeinak honi lantzen, egutegia, astronomia eta ehuna erakutsi zien.

  • Tezcatlipoca urdina: Huitzilopochtli izenarekin ezagutzen da (eta gure pertsonai nagusia da testuan). Talde honetako jainkorik ospetsuena da. Tribu-jainkoa da, zeinak migrazio garaietan gidatu zien eta Tenplu nagusia berari eskainia da. Eguzkiaren, gerraren eta sakrifizioen jainkoa dugu hau eta Azteken enblema litzateke. Huitzilopochtli giza sakrifizioekin dago erlazionatuta. Honi egiten zizkioten odol eskaintzat hauen bizitzak aurrera egin zezan.

  • Tezcatlipoca gorria: Xipe Totec izen duena (suaren jainkoa) eta jainko zaharrena dena. Ugalkortasunaren eta berrikuntzaren jainkoa da.

  • Hortik aparte ezin dugu utzi alde batera Tonatiuh (beroa ematen duena), zeinak eguzkia errepresentatzen zuen eguzki-diskoarekin, egunero ikusten dugun eguzkia litzateke. Gaur egun, jainko honi Lurraren jaun gisa erlazionatzen zaio.


Titlacahuan Tezcatlipocako izenetako bat zan zeruaren eta lurraren sortzaile gisa jartzen zutena, jainko gardena, iluntasunarena eta airearena, zeinak gizakien bihotzen sekretuak ezagutzen zitue eta aberastasunak eta ezbeharrak zabaltzen zituen depende bere egoera.

Cihuacoatl, Ilamatecuhtli izenekoa, belar sendatzaileen laborantzako jainkosa zen.

Huitzilopochtliren jaiotza

Coatlicue jainkosa behin tenplua garbitzen zegoela, luma sorta bat aurkitu zuen. Honek gorde egin zituen poltsikoan eta hortik denbora gutxira haurdun gelditu zen. Haurdunaldi horretatik Huitzilopochtli jaioko zen. Coatlicueren haurdunaldiak hasarretu egin zituen bere 400 seme-alabak eta hauek bere ama hil nahi zuten. Hori dela eta, Coatlicuk mendietara egin zuen ihes eta bertan jaio zen Huitzilopochtli, bere arma guztiekin. Huitzilopochtlik bere anai-arrebei aurre egin zien.

Giza sakrifizioak

Bernardino de Sahagunen idazkietan esaten zuenez, Aztekek ziotela giza sakrifizioak Europearren gerra egiteko moduarekiko antzekoa zela: Europearrek gerratean gizakiak hiltzen zutuztela eta aztekek gerratea eta gero sakrifikatzen zituzten haien gerlariak. Gainera, batzuentzat ohore bat zen sakrifikatua izatea.