sábado, 26 de marzo de 2011

Kontratazio etxea


Gai honi buruzko entsegua egiteko, hots, hasiera bat emateko, honen inguruan ditugun ideia nagusiak aipatuko dira: monopolioa, merkantilismoa eta kontratazio etxea. Noski hiru horiek batera erlazionaturik doaz. Hasiera batean aipatu beharko litzateke Espainia eta Amerikaren arteko merkataritza modu pribatu batean jazo zela, baina beti korearen menpe.

Alde batetik, sistema monopolisten barnean, hasieran batean esan beharko genuke nola Espainiak Portugesen sistema monopolisten irudia segitu nahirik, beraien kabuz eginiko monopolioa erakitzeko iniziatiba hartu zuten. Hortik irten ziren ondorioetako bat Sevillan ezarri zuten gune ekonomikoa izango dugu, zeinetan kontratazio etxea ezarriko den hasiera batean, nahiz eta beranduago Cadizera aldatu (1717).

Kontratazio etxeak XVII.menderarte lehen mailako elementu gisa egon zen, baina hortik aurrera jada lehen postutik kentzen zihoan, hots, Sevillako kontsulatuak nagusitzen joan ziren poliki poliki. Azken batean, bi instituzioek monopolioaren kontrolaren gidaritza partekatu zuten.

Azken batean, Espainiak eta Gaztelako koroak nahi zuena zen Ameriketatik lortzen zituzten produktuen kontrol bat bideratzea. Bertatik lortzen zituzten metal, produktu,... guztiak instituzio baten eskuetatik pasa eta kontrol antzeko bat ezartzea.

Hildo hau jarraituz, lortzen zituzten aberastasunak zertarako nahi zituzten? GERRARAKO. Gerrak ordaintzeko beharrezkoak zituzten aberastasun horiek.

Veitiak denbora zeraman seguraski horrelako liburu bat idazteko intentzioarekin. Konturatu behar dugu, garai hortan jende gehiena analfabetua zela, eta horrelako liburu bat ez zela jende askorentzat zuzendua. Hori dela eta, helburu nagusi batetik idatzi nahi izan zuen Veitiak Norte de Contratación de India Occidentales liburua. Liburu hau talde zehatz bati zegoen zuzenduta, hots, indietako merkatuaren eta trafikoarekin zerikusia zuten pertsonei zuzendua zegoen, hauek ilustratzeko intentzioarekin.

Bestalde, merkantilismoari dagokionean, kontratazio etxearen sorrerarekin eta Sevillan Gaztelako koroaren monopolioaren ezarkuntzarekin bat, Indietako merkatu gaztelari erreserbaturik izateko intentzioa zegoen. Espainiatik at jazo zen praktika merkantilista bat Ingalaterrak aurrera eraman zuen izan zen. Honen helburua zen Amerikatan soilik lehen mailako produktuak lortzea eta hauek manufakturetan lantzea (baina manufakturan Ingalaterran zeudelarik). Produktu hauek manufakturetatik pasa ondoren, berriz ere Ameriketara bidaltzea bertan merkaturatzeko.

Kontratazio etxearen barnean ere sortu ziren beste hainbat gauza: txanpona, idazkera numerikoa, pisatzeko pesak,... garatu ziren. Hauek Amerikarekin zuten sistema ekonomikoa hasi zenetik ezarri zuen Koroak eta gero garatzen joan ziren.

Hala ere, aipatu beharra dago, kontratazio etxeak ere badituela bere alde kontrajarriak. Alde batetik, ongizate publiko bat dugu zeina koroak sortu zuen merkatarien egitekoak edo aktibidadeei laguntzeko Indietako karreran eta bestalde, erregearen aberastasunak handitzeko erregearen organizazio pribatua zen. Koroak, gainera, kontratazio etxea erabili izan zuen bere errenten estrakzioaren politika aurrera eramateko instrumentu bezala.

Entsegu honetan beste galdera bat ere egin beharko genuke. Benetan lagundu ote zuen kontratazio etxeak Ameriketako merkatua garatzen edo aurrera eramaten? Benetan Ameriketako merkatua garatu edo aurrera eramateko balio izan bazuen atlantikoko agente ekonomikoaren instituzio bezala ezagutu edo azalduko genuke, eta ez indietako karrera bezala. Izatez oso garesti irteten zitzaion koroari aktibitate ekonomikoa ordaintzea. Hori dela eta, koroa neutral geratu zuen garapen ekonomikoari dagokioneez, agente ekonomikoen eskuetan utziz. Asuntoa da XVI-XVII.mendeetako espainian agente ekonomikoek apostu egiten zuten begiak estalita izango balituzte bezala, bata bestearen inguruan konfidantzarik izan gabe. Hori dela eta, koroak kontratazio etxearen bitartez transakzio gastuak gutxitzera lagundu zuen.

Honekin guztiarekin bat, korsarioen eta piraten asuntoa zela eta, barkuei babesa ezarri zitzaien eta 1561tik aurrera askoz ere gehiago indartu zen babes hau, zeinetan ez zuten uzten barkuak solte joatea, baizik eta urtean 2 barku joaten eta solte joan gabe. Babes honek ere lortzen zuena zen beste barkuren batek, zeina ez zegoen koroak bidalitako barkuen artean, parte ez hartzea.

Hainbeste asunto ekonomiko gora eta behera, argi dagoena da monarkiak neurri eta lege batzuk ezarri zituela, zeinak ez zitunak bete. Kontratazio etxea ez zen izan bakarra espainiar eta amerikar merkatua erregulatu zuena. Askotan arazoak direla medio organizazioak limitaturik zueden control orokorra aurrera eramateko. Kontratazio etxeak ez zituen baliabide nahikoa espazio geografikoa eta trafiko horretan egiten ziren gauzak kontrolatzeko.

Gainera, kontratazio etxeak, lehenago aipatu dugun ideia batekin jarraiki, alde positivo eta negatiboak izan zituen. Alde positiboan ezarriz gero, erlazio ekonomikoetarako arauak ezarri zituen, Indietako karrera. Honek ere kontratu pribatuak betetzen zirela kontrolatu zuen. Beste hainbat gauza on ere egin zituen alde honetatik jarraiki. Bestalde, alde negatiboari begiratuta, 4 asuntu leudeke:

1. Lehenik, monarkiak arauak ezarri zituen amerikan egiten ziren ekintza ekonomikoetan, baina bere ongizatea soilik bilatuz, agente ekonomikoena baino.

2. Bigarrenik, monarkiak ez zituen berak ezarritako arauak errespetatu, lehen esan bezala, denbora gutxiko irabaziak lortzeko intentzioarekin.

3. Hirugarrenik, aurrekoaren antzera bere boterea erabili zuen merkataritzan ibiltzeko sarrera extraordinarioak izatekotan.

4. Laugarren bezala, erret ofizialek erregeak emandako botereak saldu zituzten benefizio pertsonala lortzeko intentezioarekin.

Hau guztiaz aparte, Mare Clausumaren ideia datorkigu eta egia esan ideia horrekin bat Mare Liberatem ere bai. Alde batetik, Mare Clausum ideia espainiarren aldetik zetorren Itsaso itxia esan nahi zuena eta horren arabera horrek uzten zien espainiarrei beraien monopolioa ezartzen Ameriketan nahi zuten beste esplotatzeko. Bestalde, beste lurraldeek, Mare Liberatem ideiarekin bat zeudenak, hots, Itsaso irekia, horrela espainiak zituen aberastasunetan parte hartu ahal izateko.

Azken ideia gisa, Novatoresen presentzia genuke. Hauek, XVIII.mendean, indietako merkatua liberalizatu zuten, eta hori horrela izanda, Kontratazioa etxea deseuztu egin zen.

Azken batean, liburu honek ilustratzeaz aparte erakutsi nahi zuena zen nola gidatu gobernu on bat eta erret haziendaren administrazioa.


BIBLIOGRAFIA


ACOSTA RODRIGUEZ, Antonio y GONZALEZ RODRIGUEZ, Alfoson y VILA VILAR, Enriqueta (Coord.). La casa de contratación y la navegación entre España y Las Indias. Sevilla. 2004.

HERNANDEZ SANCHO- BARNA, Mario. La real hacienda de los Borbones de España y de America. Iturria: http://revistas.ucm.es/ghi/02116111/articulos/QUCE8282120191A.PDF. Azken bisita: 2011/02/21.

DEL VAS MINGO, Marta Milagros. La justicia mercantil en la Casa de Contratación de Sevilla en el siglo XVI. Iturria: http://www.ejournal.unam.mx/ehn/ehn31/EHNO3103.pdf. Azken bisita: 2011/02/22.