lunes, 14 de junio de 2010

PARIEN DENBORA




1009an hasten da (Kalifatoa puskatzean) eta 1085ean bukatu, ia mende osoa hartuz.

Sarreratxue: Denbora honetan aberastasun oso handia dator iparraldera. Aristokrazia aberatsena izatera pasatzen da, aurpegia guztiz aldatuz. Kristauak etengabe doaz indartzen. 1085ean Toledoko konkista, bisigodoen hiriburu zaharra hartzen dute. Hau da konkistatzen den lehenengo taifa, orduan Al-Andaluseko jendeak atzera bueltarik ez dagoela ikusten du eta laguntza eskatzen dute Afrikan, fase berri bat hasiz.

PARIAK

X. mendean jada bazegoen gerlarien joan etorria mugen 2 aldetik. Ondo ezagutzen zuten elkar. Tropa kristauak askotan mertzenario moduan musulmanen artean. Al-Andalus ezagutzen dute.Baina ez du zerikusirik geroko egoerarekin.

1009an dena aldatzen da bat-batean (12 urte lehenago Santiago, Bartzelona hartuta dituzte). Musulmanen gerra zibiletan hartzen dute parte jada. 1009an Kordoban gerra zibila dagoen bitartean, gaztelauak Kordobara sartzen dira kandidatoa tronuan jarriz eta iparraldera zakuratutako guztiarekin bueltatuz. 1010ean Katalanak zakuratu Kordoba eta lehenengo soldaten aipua agertzen da: zakuratzeaz gain, kalifa gaiak soldata ordaintzen du.

1020ra arte apur bat baretzen da kristauen parte hartzea.

1020-1054/59: parien lehenengo fasea.

Urte hauetan parien erregimenaren oinarriak jartzen dira. Zertan datza? 2 zutabe nagusi:

1. babes militarra, erreinu kristau batek eskaintzen duena tratatu baten bitartez (errege eta erregearen artean).

2. mertzenarien zerbitzuak, ia modu pribatu batez boteretsu kristau batek bildu “armada” bat eta Al-Andalusera doa. Taifa inportanteenak sistemaren pean daude jada.

Fase honetan, egoerak lehiak sortzen ditu kristauen artean. Lehia garrantzitsuena Nafarroa eta Gaztela Leoi artean gertatzen da eta beste lehia bat Bartzelonako kondea eta bere aristokraziaren artean. 1054: Atapuerkako bataila. Honek erabaki zuen Gaztela-Leoik izango zuela lehentasuna, Nafarroa 2. mailara pasatzen da. 1059an krisi feudalaren bukaera, kondea eta aristokraziaren arteko akordiora iristean Al-Andalus erasotzeko. Behin hori erabakita, Gaztela-Leoik lehentasuna hartzen parien urrezko aroa hasten da. Al-Andalusen jabeak izango dira, militarki kontrolatuko dute. Paria ordaintzen du Al-Andalus osoak. Zilar jarioa ikaragarria izan zen eta kristauen tropak edonondik, honek haserrea pizten du populazioarengan, bai kristauekiko eta bai musulmanen erregeekiko egoera hori onartzeagatik. Kristauen aldetik urrezko aroa da. Bartzelonari ordaindu +++ eta Nafarroari Zaragozak, oso gutxitan bada ere.

Nola funtzionatzen du sistema honek? Pariak tributu erregularrak dira babes militarra ordaintzeko. Asko egin ziren eta askoren berriak kontserbatzen ditugu. Originalak 2 bakarrik, biak Nafarroan.

Aberastasunen bolumena oso handia da. Konparatzeko erreferentziak:

-1077an Alfonso VI.ak (Ciden erregea) zentsu 1 prometitu Clunyko monasterioari- Zentsu hori 2000 dinar urtean dira. Clunyrentzat, hau, gehiago da beste jaurerri guztietatik lortzen duena baino. Kalkulatzen da momentu onenetan, Alfonsogandik urtero 152.000 lortzera iristen dela. Gatibu kristau baten erreskate arrunta 70 dinar dira. Ez dago Europa osoan aristokrazia hau baino aberatsagorik. Bartzelonara ere asko iristen da.

- Cid, Rodrigo Diazek baditu lurrak Al-Andalusera joan baino lehenago. Valentzian tributuak kobratzean, honek 149.000 dinar kobratzen ditu urtean, Europako edozein erregek baino askoz gehiago kobratzen du, errege ez den batek.

Hirien loraldia, Santiago bidean loraldia + merkataritzaren loraldia.

1076 Santxo Penalengoa amildegitik botatzen dute, hemendik aurrera Santxo Ramirez.

Adierazgarria da nola hedatzen den txanponen erabilera gizartean zehar toki batzuetan eta besteetan elite aristokratikoaren inguruan geratzen den. Badaude esparru handi 2: Aragoitik-Galiziara aristokrazia asko aberasten da baina maila apalean, herri mailan urrea ez da hedatzen. Ez da lurrak erosteko erabiltzen +++ Katalunian 1200erako salerosketa gehienak (1018) dirutan, diru musulmanarekin ordaintzen dituen. Kataluniak partzelak erosteko erabili, eta Nafarroan oso gutxitan.

Beste ondorio bat: parien garaiak feudalitatea indartzen du, klientela militarren indartzea baina berezitasuna: Europan fideltasuna lurra edo lurra gaineko errentekin ordaintzen da, hemen soldata batekin urtean eta dirutan. Gerlari apalek ez daukate klientela 1, prest daude kontratatuak izateko (edo kolpeetan parte hartzeko) Hispania osoan ikusten ditugu.

Parien atzean lehiak sortu ziren besteak beste. Kristauen artean geroa erabakitzen da, parte handia noren esku geratuko den.

1005-1035: Antso III.a nagusia. Zerba da penintsulako erregerik sendoena politikoki? Aitagandik: Iruña-Naxera (Nafarroa + Errioxa) + Aragoiko konderria heredatzen ditu. Leongo erreinuan arazoak, gerrak daude eta Nafarroa hor sartuta egongo da X. mendetik (Antsoren emaztea Gaztelako konderrien tituluduna da), beraz, Gaztelako konderria. Akordio 1 dago +++ Leon Astorga (hemengo agintaria) + Ribagorza. Guzti hau konkistarik gabe.

1035ean beste mapa bat emango da: ez dute erreinu bat osatzen guzti horiek, eta ondorengotza 1 moldatzen saiatzen da:

Antxo III.aren testamentua:

Aragoi: Ramirori (seme ez legitimoa) eman zion errege tituluarekin, horrela Aragoiko Erreinua sortuz.

Iruña-Naxera: Gartzeari (seme legitimoa), Gartzea Naxerakoa.

Leoi-Astorga: -

Ribagorza: gizajo bati: Gonzalori. Hau berehala gaixotu eta Aragoi handitu egin zen.

1037an Fernando I.ak garaitu Leongo erregea eta Leon bateratzen da. Gartzeak lagundu dionez Gaztela zati bat eskuratzen du: Santanderreraino. Hasieran nafarrak dira parien sisteman leku hobean zeudenak, Toledo eta Zaragozari kobratzen diotelako. Parien sistema hazten doanean, tentsio gero eta handiagoak egongo dira, armen bitartez amaituz Atapuerkako batailan. Leondarrak garaile, Gartzea batailan hiltzen dute eta honen semea onartzen dute nafarrek, Antxo (amildegikoa). Fernandok aristokraziarekin zituen arazoak desagertu egiten dira eurek direlako lehenak orain, krisia nafarrei esportatuz. Krisi feudala pizten da Nafarroan. Horregatik botatzen dute 1076an erregea amildegitik. Erreinuen arteko oreka lotua dago parien errejimen eta Al-Andaluseko konkistarekin.

Basailotzaren lehen unea. Lotura askoz estuagoa jaun-basailo artean. Kodifikatuta ez dagoen erlazioa da oraindik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario