lunes, 12 de abril de 2010

SEXUA ESPAINIAREN URREZKO GARAIAN



Austrien gorteetan zehar bufoi eta pertsonai itzelez beterik zegoen eta hauetako asko gainera Velazquezen kuadroetan ikus ditzakegularik. Haien jolas-ikuspegitik at, morbo antzeko bat existitzen zen hauen inguruan hauen ahalmen sexual mitikoagatik. Eta gainera, Aro Berrian sexuak paper garrantzitsua izan zuen, nahiz eta eliz kontraerreformistaren aldeko errepresioa jazo.
Aitorleen argibideek, espiritualidadearen liburuetan edo sermoietan sexuarekiko erreferentziak egiten ziren denbora guztian. Beharrezkoa zen (uste zuten beharrezkoa zela hobe esanda) moral orokor bat ezarri behar zutela plazerra segitzen zuena, zeina altareetatik, sexua jarraitzen zuen eta puritanismoa bultzatu zen. Carlos Iak berak bere seme Felipe IIri hau gomendatzen zion: “Yo os ruego, hijo, que se os acuerde de que, pues no auréys, como estoy cierto que será, tocado a otra mujer que la vuestra, que no os metáys en otras vellaqueryas después de casado, porque serya el mal y pecado muy mayor para con Dyos y con el mundo”. Felipek ere Valentziako justiziari 1565an hau azaltzen zion: “ Hay algunas personas seglares, casadas y solteras, que biven profanamente teniendo concubinas públicas, (...) mandamos que proveays por la mexor manera que los que estan en pecado sean exemplarmente castigados”.
Bestalde, Inkisizoak ere esku hartu zuen larru jotzea pekatua ez zelaren ideia ezabatzean. Adulterioa gogor zigortua zen, zeina iristen zelarik harriak botaz hiltzera. Errepresio guzti hauek erakusten digute nola sexua Espainiako urrezko garaian gai-zerrenda bezala zegoen eta baita ere ikus dezakegu nola jendea ez zen eliza eta estatua bezain jainkozalea.
XVII.mendean zehar fama hartzen hasiko da senar mizkearen ideia, zeina bere emaztea prostituitzeko arazorik ez zuen adardun senargaia zen. Asunto hau askotan erabili dute komedia gisa antzezlanetan, hots, gizonaren papera noski. Gainera, askotan kexatzen da pertsonaia hau (gizona) bere emaztearen maitaleak bereganako duen tratuaz.
Hala ere, senarrak justiziaren aurrera eraman zitzakeen bere emaztea eta maitalea, hauek “in fraganti” arrapatuz gero. Horretarako, testigu bat behar zuen eta biak hil behar zituen. Ohoreak zigorra aurrera eramatea suposatzen zuen, baina arrazoiak eraman izan zuen senar adardunn askoren aurpegia beste alde batera begiratzera.
Atzerritar askok azpimarratzen zuten gorteko hainbat eremutan zehar zegoen gehiegikeria sexuala. Brunelek zera azaldu zuen: “no hay nadie que no mantenga a una querid o que no caiga en las redes amorosas de una prostituta”. Felipe IV izango litzateke “don juan” baten irudi on bat. Bere seme-alaba biologikoak hogeita hamar batera iristen dira, nahiz eta hauek bat bakarrik onartu, don juan José de Austria, zeina “Calderona” izeneko aktoresa ezagunarekin izandako erlazioaren ondorio izan zena. Bere amoranteak asko ziren eta klase sozial ezberdinetakoak. Monarkarekin izandako erlazioak amaitu eta gero, amorante denek norako berdina zuten: komentua. Emakume bat zeina erregearen eskuez ikutua izan zen toki bat bakarrik zeukan, jainkoaren ondoan. Hori dela eta, gorteko emakume batek ezezkoa eman zion arregearen maitasunari hau esanez: “Majestad, no tengo vocación de monja”.
XVI.mendeko beste sekulako amorante bat don Juande Tassis izan zen, Villamedianako konde famatua, Felipe IVren lehiakidea. Gorteko solaslekuek zioten amodio kontuak zeudela kondearen eta erreginaren, Isabel Borbondarra, artean. Don Juan de Tassis modu biolento batean hil zen Madrileko San Ginés eliza inguruan, zeinaren hilketa agindu zeuna erregea izan zen.
Kleroa ere ez zen libre geratu berotasun sexual honetatik. Zelibatu eklesiastikoa oso gaizki eramaten zen eta oso ohikoa zen apaizekin batera joaten zen “manceba”, baita inkisidoreei ere. Kleroaren irudi eskatzailea ofizio santuaren eskuetatik zigortzen zen. 1540-1700 artean Toledo, Zaragoza eta Granadan zehar 320 kasu azaltzen zaizkigu. Adibidez, 1608an Marco Antonio Avila apaiza auzipetu zuten bere aitorlekuan 29 emakumeren maitasunaren eskaerenatik. Prostituzioa irteera bat izango da gar sexual horien aurrean espainiar aristokraziaren artean.
“Natura aurkako sexuak” garapen handi bat izan zuen Espainian garai honetan. Inkisizioak Aragoiko koroan izan zuen jurisdikzioa pekatu hauen gainean eta Zaragozan 791 kasu agertu ziren, Bartzelonan 543 1540-1700 artean. Sodomiak 30 urte inguruko gazteak gonbidatzen zituen, kleroak gehiengoa izanez eta baita baztertuak ere (kinkilariak, eskaleak,...), baita morri eta neskameak ere, mendekotasun pertsonala jasanez nahita ez eta zeina monarkek eragazten sahiatu ziren.
Zoofiliari dagokionez, klase sozial baztertuek zeukaten delitu nagusia zen, zeina heriotz zigorrez zigortzen zen. García Cárcelel dihoen bezala: “Este despliegue de energías sexuales tuvo los contrapesos de una religiosidad obsesiva y la fijacíon por las pautas conductivas que marcaba el honor social”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario