martes, 23 de marzo de 2010

Laburpen txiki bat Espainiako zine mutuaren historiaz



ZINEMA MUTUA (1897-1930)

Lehendabizi adierazi nahiko nuke Espainiako zinemaren jatorria oraindik argitzear dagoela. Hala ere, orain dela gutxi jakin da penintsulan egon zen lehen proiekzio publikoa Erwin Rousbyk egin zuen. 1896Ko maiatzak 11 zen.
Gainera, %100 espainiarra zen lehen pelikula dokumental bat zen, Llegada de un tren de Teruel a Segorbe hain zuzen ere. Hau Valentzian aurkeztu zen 1896ko irailaren 11n.
Aurrekoa jakinda ere, esaten da historialari askoren partetik Fructuós Gelabert1 izan zela Espainiar zinema industriaren fundatzailea. Hala ere, abuztuaren 24an (1897an) esan dezakegu jaio zela espainiar zinema.
Hurrengo urtean, Gelabertek beste zinta garrantzitsu bat egin zuen, Dorotea, eta Visita de doña María Cristina y don Alfonso XIII a Barcelona erreportajea, zeina izango den lehen filme espainiarra atzerrian salduko dena.
Bestalde, zinema espainiarrak bi eskola sortzaile zeuzkan: batetik, errealista, Fructuós Gelabert buru zela, eta bestetik, fantastikoa, Segundo de Chomónek2 sortua.
Garai honetatik ere hasten dira sortzen lehen zineak, ikuskizun aretoak,... eta ikuskizun zinematografikoak jazotzeko <> argazkilarien eta beste hainbat generazioek hasitako tradizioarekin segituz egiten zuten. Ondorioz, lehengo <> zaharrak desagertu egingo dira.
Azkenik, beste aintzindari batek ere filmatu zuen testigantza politiko garrantzitsu bat espainiar zinemaren jaiotza urte horietan zehar. Aintzindari hau Josep Gaspar kataluiniarra zen eta Ate tragikoaren gertakizun odoltsuak filmatu zituen. Bere reportaje honek Los sucesos en Barcelona (1909) zuen izena eta izugarrizko hunkipena izan zuen kaleko jendearengan. Urte berean, Gasparen Ricard de Baños kideak erreportaje bat filmatu zuen Afrikako iparraldean Espainiarrekin jazotzen ziren liskarrak aurkeztuz: Guerra de Marruecos. Hala ere, beste hiru albistegi ere azaldu ziren: Campaña del Riff, Guerra de Melilla y Vida en el campamento, esaterako.
Bartzelonari buruzko erreportai edo filme hori dela eta, gerrate mundialaren atarian, Kataluinia izendatu zen zinema espainiarraren gune nagusie eta burutzat.

Primo De Riveraren diktadurapean jada, gogoratu beharko ginateke aurrekoekiko ziren garaikide batzuen itentzio eta ahaleginak: Fernando Delgado, batetik, ahalegin guztiak egiten zituela bere garaiko ohitura eta kontuak azalduz bere filmetan. Bere filmerik garrantzitsuena Las de Méndez (1927) da. Bestalde, Armand Guerra3, zeinak espainiar bidelapurreriari buruz egin zuen film bat: Luis Candelas, o el bandido de Madrid (1926). Esaten da hau dela eta hasiera bat izango zezakeela western motako filme espainiarrek.
Hala ere, 20.hamarkada “zoriontsu” horietan ere, zehatzki bigarren erdian, egon zen pelikula klabea: La Malcasada (1926)4. Izugarrizko istiluak eragin zituen Madriden estreinatu behar zela eta. Gainera, botere publikoak eskua sartu behar izan zuen, takiletan baitzeuden erasoak egiten. Pelikula honetan gainera, politiko, abokatu, artista, kazetari, idazle, militar,... askok hartu zuten parte, Primo De Rivera haien artean izanez.
1928an, bestalde, beste interes sozio-kulturalak azaldu ziren: lehen zine-kluba azalduko da, Madriden, pelikula frantses abangoardistak eta sobietarrak jartzen zituztelarik. Bartzelonan ere, noski, Josep Palauk zinema sesioak prestatzen zituen. Zine-klubak gainera, tresna politiko eta ideologiko bezala balio izan zuten 27ko generazioarena eta abangoardismo kataluiniarrarena. Horrela, jakinmin kritiko zinematografikoak azalduko dira tendentzia askotarikoak. Mugimendu kritiko honek hurrengo hamarkadetan influentzia asko izan zuen.
1929an beste zine sozial baten ahalegina azaldu zen: Francisco Camachoren Zalacaín, el aventurero5 filmarekin. 1930an ahotsa jarri zioten.
Aldi berean, pelikula sobietarrek urte hauetako produkzioa markatuko dute. Zinema ideologiko eta sozial baten ahalegina izan zen, berrezarkuntza espainiarrean ordura arte ezagutzen ez zena.
Bestetik, Alfredo Serranoren Las peliculas españolas (1925) liburu-kritikoaren ondoren, gobernua zinema espainiarra babesten eta sustatzen hasi zen. Horrela, 1930an liberalen bizitzak azaltzen diren pelikulak egingo dira, zine espainiarrak babesteko egin ziren entseguak,... eta gero.
Hau horrela delarik, azken urte honetan (1930) lehen produkzio kataluiniarrak azaldu ziren: El senyor Ramon eta El Nandu va a Barcelona esaterako.
Azkenik, azpimarratzekoa ere bada, Francisco Elías aintzindariak Madriden grabatzen ari zela lehen soinuzko filmea %100 espainiarra: El misterio de la Puerta del Sol (1929). Gero, 1932an, Elíasek Bartzelonan lehen soinuzko estudioak sortuko ditu: Orphea Films. Baina, hori hurrengo puntuak adieraziko dut hobekiago.

No hay comentarios:

Publicar un comentario