miércoles, 3 de marzo de 2010

Judutarrak Espainian, Kanporaketa ediktuaren inguruan


1492 urtea garai klabea izan zen Hispaniarentzat. 1492ko urtarrilak 2an Boabdilek Granada errege katolikoei entregatzen zien. Hau horrela delarik, Hispaniaren (bir)konkista garaiko pasartearen amaiera datorkigu. Bestalde, martxoak 31n Isabel eta Fernandok judutarren kanporaketa agindua edo dekretua sinatzen dute. Hala ere, ezin dugu ahaztu urte berean urriaren 12an Amerikaren aurkikuntza eman zela. Urte amaierarako Bartzelonan Fernando erregearen aurkako konplot bat eman zen, baina porrot egin zuen.
Kontestu politiko-ideologiko bati begiratzen badiogu, errege katolikoak “estatu moderno” baten lehen bertsioaren sortzaileak lirateke Hispanian. Hala ere, erreformatzaileak izan ziren gehienbat, berritzaileak baino. Estatuaren boterea koroak zeukan.
Atzeruntz begiratzen badugu, Enrique IV-aren erreinaldia, koroaren boterearen ahultze prozesu baten ezaugarriak antzeman daitezke. Hau desorganizazio politiko-sozial handi baten ondorioz eta baita gerrate zibil gogor baten ondorioz ere eman zen. Errege katolikoek, aldiz, panorama hau aldarazi zuten.
1480an “Ordenanza de Montalva” eman zen (…). Gerratea defentsarako eta gizarteraren kohesiorako bideratu zen.
Errege katolikoen gobernu akzioa kristautasunaren lege etikoetan oinarriturik zegoen. Hauen ustez, noski, kristautasuna benetako erlijio bakartzat definitzen zuten. Ondorioz, ez dute beste erlijiorik onartzen, bere inguruan behintzat. Juduetaz Hispanian hitz egitean, lehenengo gauza litzateke ertarako erreinu hispaniarren ezaugarri nagusiak aipatzea: “La España de las tres religiones” → musulmanak, juduak eta kristauak.
Juduen egoera IV mende amaieran okertu egin zen, Recadero errege bisigodoaren “konbertsioa” kristautasunerantz eman zelako, hots, estatu kristau bat sendotzeko helburuarekin. Gainera, musulmanak iritsi eta gero (711) judutarrak inbasore berriekin kolaboratzen hasi ziren. Mendekuagatik edo bisigodoak baino toleranteagoak izango zirelakoak. X-XI mendeetan, aldiz, oparotasun garaia izan zen judutarrentzat. XI-XII.mendeetan, berriz, okertu egin zen hauek egoera (almorabideak eta almohadeak). Hau eta gero, judutar askok hispania musulmana utzi eta erreinu kristauetara joan ziren (Gaztela, Aragoi eta Nafarroa).
Judutar hispaniarrak “altxor errealaren” zati kontsideratzen ziren (zeinak garantia judiridikoak eta koroaren babesa ematen zien). XIII.mendean juduen presentziak punturik gorenean zegoen. Juduak hasiera batean nekazaritzan oinarritzen ziren. Beranduago, koroaren eta jauntxoen administrazio funtzionariak izan ziren, merkataritzan (telak, jakiak, larruak,...), interesdun mailegu-emaile,... ere izan ziren, baina ez zuten %100 utzi nekazaritza. Azken batean, hiri-lanbideak burutu zituzten.
Judutar eta kristauen arteko harremana bi puntutan esplika genezake. Alde batetik, kristauen aldetik ematen zen antisemitismoa. Hau judutarren lanbide batzuek eragin zuten (finantza eta administraziokoak esaterako). Gainera, krisi garaiak ziren ekonomikoki eta lanbideak zirela eta fama txarra hartu zuten. Bestalde, aldiz, judutarren aldetik ematen zen jarrera antisoziala.Beraien artean isten ziren, Juderiak (judutar auzo marginalak).
Gaztelako koroan antisemitismoak XIV.mendean zehar handitu egin zen: zamorako kontzilioa (1312), judutarren zorrak (“deudas judiegas”) ordaintzea, judutarrei mailegu-emaile gisa lan ez egiten uztea (Alfonso XI 1348an),...
XIV.mende amaieratik aurrera izugarrizko antisemitismoa hasi zen hazten. Bi bando zeuden: Pedro I eta bestetik, berriz, Trastamarako Enrique. Hauen artean, gerrate zibilak eman ziren. Valladolideko korteen aginduak erakusten digunez (1351), Pedro Ia judutarren alde jarri zen. Hala ere, nobleek Trastamararen alde zeuden egoera ekonomikoa zela eta, eta antisemitismoa handitu egin zen. 1366-69 judutar espainiarrak oso gogor erasotuak izan ziren.
Trastamarak irabazi zuen, baina Enrique IInak ikusi zuen judutarrak behar zituela zergen bilketerako, errenten administraziorako eta mailegu-emaile gisa. Hala ere, gorteetan hauen aurka neurriak hartzeko erabakia hartu zuten eta 1367-90 artean juduen aurkako mugimendu adienetako baten aurrean geundeke. 1391n “klimaxera” iritsi ziren mugimendu honetan. Hau, hegoaldean eta Gaztelan ematen zenez, Aragoi alderuntz joaten hasi ziren eta ondoren juduen aurkako sentimendua hasi zen.
Judutar askok bere bizitza salbatzeko kristautasunera pasa ziren (konbertsoak). Baina, askok ere aktibitate judutarretan dirau zuten. Judutarren ohituren artean jarraitzeak (konbertsoek) arazo bat suposatu zuen, arazo judutarretik arazo konbertsora pasaz. 1405 eta 1412n juduen aurkako ordenamendu eman ziren, baina ez ziren ia praktikan jarri. Azken batean, judutar espainiarrek babes eta egoera on bat izan zuten nobleen batzuen partetik orokorrean. Hau Juan IIren garaian eman zen (1406-54).
Enrique IVaren garaian, lehen esan dugun bezala, anarkia egoera bat emango da politikan eta krisi ekonomikoa, izurritea, prezioen igoera,... emango da. Horrekin batera, hainbat altxamendu edota errobolta jazo ziren. Lehenengoa Cordoban 1473ko martxoan, zeinetan kristau berrien eta zaharren arteko lehia existitzen zen. Konbertsoen aurkako erasoak ere jazo ziren urte hauetan zehar.
XV.mende erdialdetik judutarren eta konbertsoen aurka egin ziren hainbat eraso. Gainera, fray Alonso de Espina frantziskanoak literatura panfletario bat egiten zuen eta bere adibiderik onena “Fortalitum fidei” (1461) litzateke. Honek ere ikusi zuen konbertsoen fede falta hori, zeinak beraien lehengo ohitura judutarretara jotzen zuten. Azken batean, judutarrak gauza guztien erruduntzat hartzen ziren eta elizaren etsai gisa. Inkisizioaren presentzia beharrezko izan zen juduen kutsadura espiritual horrekin amaitzeko, aurreko ahaleginetan lortu ez baitzuten. 1478an Sixto IV eskatu zioten baimena erreinu guztian inkisidoreak izendatzeko eta lortu zuten. Errege katolikoek lehen inkisidoreak 1480 arte ez zituzten hautatu. 1483an Inkisizioak Sevilla, Cadiz eta Cordobako diozesietako judutarren kanporaketa lortu zuen, zeinak erakusten digun 1492ko judutarren kanporaketaren aurrekarietako bat. Errege katolikoek hasiera batean babesa eman zien judutarrei, baina haiek izan ziren azkenean “betiereko irtenbidea” lortu zutenak, erbesteratuz.
1492an estatu berri monarkiko baten eraiketeak jada pauso dezente eman ditu. Hauetako bat birkonkistaren amaiera litzateke Granada konkistatu eta gero. Ondoren, Fray Tomas de Torquemadak (inkisidore nagusia) kanporaketa ediktuaren zirriborro bat eman zien errege katolikoei, zeina martxoaren 31n ezarri zelarik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario