Oraingo honetan Bizkaian 1631n eman zen gatzaren matxinadaren
inguruan hitz egingo dugu. Errebolta hau, gero ondorengo matxinaden
aintzindari bilakatu zen. Garaiari dagokionean, monarkia absolutisten
garaia dugu eta erregeek beren buruetan botere guztia kontzentratzeko
sahiakerak egiten dituzte. Azken batean, zentralismo prozesu guzti
honek matxinada horiek eragin zituen, hots, erregeek hartuko dituzten
neurriek herria deskontentuan utzi dutela eta. Hori dela eta, 1631an
emandako gatzaren matxinada mota horietako errebolta bat izango da,
eta nagusiena izango dena XVII.mendean.
Aro berrian zehar Bizkaian konfliktu dezente jazo
ziren. Garrantzitsuenak 1631-34ko gatzaren matxinada, 1718ko
matxinada eta 1808ko Zamakolada izan ziren. Hala ere, 1766ko
matxinadak ere eragin zion jauntxoari.
Hiru konfliktuak momentu ezberdinetan jazotzen dira,
baina geografikoki toki berean ematen direlarik, hots, Nervión
bailararen inguruan. Hirurak batera hartuz gero, ikusten dugu nola
jauntxoaren papera geroz eta okerragora joango den denbora pasa ahala
eta nola joango den igotzen nukleo urbanoen eta hirien distrito
handien garrantzia.
Matxinaden ezaugarrietako bat dugu nola kanpoko botere
horien kontra altxatu ziren, baina azkenean barneko matxinada bat
bezala jarraitu zuen, hots, Bizkaiako gizarteko talde ezberdinen
arteko konfliktoa bihurtu arte.
Gatzaren matxinadaren inguruan gehiago sartuko gara,
besteak alde batera utziz, gure gaia hau delako oraingo honetan. Hau
1631-1634 artea jazo zen. Gauza da, gatzaren estankoa handitu egin
zela bere prezioa igoaz, %44n igoaz honen prezioa eta honen kontra
altxatu ziren, zeren eta gatza beharrezko lehengaia baitzen sukaldean
aritzeko. Urtarrilak 3ko Errejimenduaren Erret Ordena notifikatu zen
urtarrilaren 18an “para embargar la sal que
hubiese en el Señorío, y de ponerla estancada de manera que en
adelante no se venda (sino) por cuenta de la Real Hacienda”.
Hau ezartzeak eragin zen altxamendua jazotzea.
Gatzaren estankoa kontraforu bat zen, zeina
merkataritzaren askatasun foralaren kontra jartzen zen eta zergen
salbuespenari ere bai. Gainera, hauek biak sistema horren bi zutabe
nagusiak ziren. Hala ere, foruen aldeko borroka bat izatetik, presio
fiskalaren kontra zihoan borroka batera ere iritsi zen, oso
enfrentamendu bortitza izatera iritsiz gizarte bizkaitarraren
barnean. Gainera, sistema politikoaren funtzionamendua kuestionatzera
iritsi ziren.
Konfliktua egoera
aldaketa batean ematen da, XVII mendeko krisia okertzen den
momentuan. Gaztelako koroak finantzia behar handiak zituen, eta
libreki edo zerga gabe dauden lurraldeek ordaindu zezatela
ahaleginduko dira. Gatzaren matxinadak Austrien koroaren lurralde
guztiei astinduko dien gora egite gatazka bat suposatzen zuen, presio
fiskalarekiko deskontentuak motibaturik. “Rivolta
Catalana”k
eta Portugalekiko separazioak izango dira jazoko diren ekintza
nabarmenenak.
Erregeak, zuekan behar
finantziarioa zela eta, Bizkaiari zerga batzuk kobratzea ahalegindu
zen. Jada 1601an Bizkaiari barreiatu nahi zuen los
millones
kontribuziotik. Baina 1630 aldera izango da non presio fiskala modu
nabarmenago batean notatzen hasten denan. Horrela, 1629an, erregeak
soldadu zerbitzu bat eskatu zuen, zeina donatibo forma hartuko duen,
Batzar Nagusiak onartua. Linea berdinean jarraituz, aduanak kobratuko
ziren lanaren, ganadu edo abereen eta ohialen inguruan. 1631an,
erregeak beste soldadu zerbitzu bat eskatu zuen, donatibo moduan, eta
jaerri edo prestatu zuen gatzaren estancoa, zeinak erreboltari
jatorria emango dion.
Presio fiskalak aurrera egiten zuen bitartean, horrela
prezioak igoaz, biztanleriaren bizitza mailan afektatu zuen.
Bizkaiako egoera nagusitzen zuena jauntxoaren botere organuak izango
dira, zeinak erregearen eskakizunei baiezkoa emango dien eta zergak
kobratzeare kargura zeuden. Bizkaiko aristokraziak ez zion
oposiziorik jartzen monarkiak eskatzen zituen donatiboei. 1629An ere
egon zen donatibo bat, baina izugarriena ordaintzeko modua izan zen
(hori ordaintzeko). Erabikimen batzuk ezarri ziren (zerga moduan)
produktu batzuetan: arduan (bai Bizkaiakoan bai kanpokoan),
Bizkaiatik sartu edo irteten zen arraian eta, orokorrean, aduanatik
pasatzen ziren merkantzia guztietan.
Azken batean, zerga hauek biztanleria guztiari
afektatzen dio, baina gehienbat merkatariengan eta kaleko
jendearengan, zeinak autokontsumotik hurrun zeuden.
Egoera guzti honekin eman zen krisia. Altxamendua,
arazo foral batean azpian zegoela, bizkaiko protesta
kontrafueroarengatik. Hala ere, foru arazoa segituan bigarren maila
batera jaitsi zen eta gatazkak 1631ko iraileak egin zuen eztanda.
Enfrentamendu honetan presio fiskalaz eztabaidatzen ziren eta hau eta
gero, boterean zeudenak eta hauen sistemak hasiko dira dudan jartzen.
Gatazkak ez zuen denbora asko iraun. Gertakizun
nagusiak 1631ko Gernikako Batzarra, 1632ko urriko Bilboko matxinada
eta 1633ko otsaileko Batzar Nagusia izan ziren.
Lehen gertakizuna, hots, 1631ko irailaren 23ko Batzar
Nagusiak atzeratu beharra izan ziren animoen berotzeagaitik. 24
egunetan jazo zen, 1500 bat pertsonak parte hartuaz, gutxi gora
behera. Badirudi, jende arrunta zela nagusi. Hau eta gero lortu zen
ez ezartzea erret antolamendua.
Bigarrenik, 1632ko urria dugu eta garai honetan gatazka
gogortu egin zen, Korrejidorearen Audientziako prokuradorearen
erailketarekin altxatuen partetik. Matxinada jazo zen korrejidoreak
estankoa ezartzean egin zituen ahaleginengatik. Gune bezala Bilbo
izan zuen. Matxinatuek beraien erreibindikazioak Bilboko udaletxean
ezarri zituzten, zeinetan ez zuten gatzaz soilik hitz egiten, baizik
eta ezarrita zeuden zergei buruz.
Hirugarren momentu bezala, aldiz, 1633ko Batzar
Nagusiak izan ziren, zeinetan Gernikan juntatu ziren bi mila nekazari
eta marinel lantzekin armaturik eta hauetako soilik batek gatzaren
estankoaz zeritzon.
Matxinada errepresioarekin amaituko du, non 1634an
lehen sei erresponsable nagusiak epaituak eta exekutatuak izango
diren, zeinak iraultzaileen ihesa eragingo zuen. Urte berberean
erregeak indultatu egin zituen matxinadan parte hartu zutenei.
Bizkana errepresioa hasi zen hau eta gero: “se suplicó al Rey
acordarse, que castigando a las cabezas de la rebelion, se librase el
Señorío del impuesto de la sal y se restituyese a éste en su
antiguo gobierno y se le diese el veedor para que el comercio no
pareciese”.
Faktore ezberdinek hartu zuten parte gatzaren
matxinadan. Matxinada piztu zuena kontraforua izan zen. Baina,
azkenean, matxinadak beste maila bat hartu zuen, hots, klase sozialen
arteko borroka batean amaitu zuen. Iraultzaileak kontraforu hori
onartu zutenengana joaten ziren. Ondorioz, ez zaie bururatzen zuzenki
gobernu eta monarkiaren aurka joatea. Kanpotik zegoen interbentzioak
egingo du denak eztanda egitea eta foru sistema politikoaren
kontraesanak handitzea.
Azken batean, gatza beharrezkoa zen egunerako, bai
sukaldean aritzeko, eta garrantzitsuena kontserba bezala erabiltzeko,
hots, arrain eta haragiaren kontserbarako.
Hala ere, azkenean, merkatariek erregeari eskaera bat
bidaliko diote matxinada zapaltzeko, baita gatzaren zerga kentzeko
ere bai.
Azkenik, aipatu nahiko nuke gatzaren matxinadan parte
hartu zuten gehienak emakumeak izan zirela, haiek baitziren hau
baloratzen zutenak, beraiek erosi eta erabiltzen baitzuten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario