Espainiako eta Europako errealitaterik ikusgarriena edo
nagusienetarikoa Aro Berrian sozialki zeuden ezberdintasunak ziren,
zeina onaertua zegoen eta pentsaera kristau eta jerarkiko baten
konformismo batengatik bltzatua. Txiroa beharrezkoa du aberatsak bera
egoera sozial horretan irauteko.
"¿Qué son otra cosa los pobres a quien damos, sy non unos
mensajeros nuestros que llevan al çielo lo que enviamos con ellos?"1
Gizarte honetan dakigun bezala, txiro izatera aberats izatera
iristea bezala dugu, hots, herentziaren bitartez. Bestalde, bi txiro
mota aurkitzen ditugu. Alde batetik, benetako txiroa, asko direnak
eta bestalde, aldiz, gezurretazko txiroak. Bigarren hauek
pikareskaren protagonistak izan ziren. Benetako txiroak estatuaren
aldetik babestuak egongo dira, eta faltsuak, aldiz, hauen kontra
joango dira, zeren eta gaitz guztiak ekartzen zituzten. Azken batean,
bi txiro mota hauek on eta txarren aldera jarriko dituzte, hots,
benetako txiroak onak eta txiro faltsuak gaiztoak izango direlarik.
Azken batean hau marginazio sozialaren ondorio dugu. Bestalde, Aro
Berriko Espainian ematen den marjinazio sozialaren fenomenoa,
tratamendu diskriminatzaile baten gauza dugu. Hori dela eta, txiro
faltsua ijituen antzera kontsideratzen da eta hau moriskoen aldera
ere bai. Ijito, nahiz morisko guztiak gaiztoak dira eta horrela haien
kontra egin beharra dago.
Beste adibide bat izango litzateke peregrino baten eta eskale baten
artean. Nahiz eta peregrinoa kanpotarra izan, moneta bat ateraz gero,
bere intenzioak onak izango dira eta ongietorria izango da, baina
eskaleak ez du tratu berdina izango nahiz eta bere bidaiak arazorik
ez eman eta intentzio onez beterik egon. Txiroekin berdin gertatzen
da. Justifikatzen den txiroari lagundu nahi dio, marjinatuen kopurua
gutxitu nahi duen bezala, baina aldi berean ezberdintasunak
bultzatzen eta handitzen ditu eta marjinazio permamente eta onartu
batera ematen dio bidea.
Pobrezia landa eta hiri munduko fenomeno bat dugu. Hirian pobrezia
iraunkor bat aurkituko dugu, zeina marjinatuena (prostituta,
alarguna, moriskoa, gizon zaharra, etab.), eskaleena, langabearen eta
lanbide inproduktiboak egiten dituzteen (limosna eskatzen duena,
zapataria edota ermitaua) gunea den.
Txiroak azken batean marjinatuak dira, baina Aro Berrian existitzen
dira beste marjinatu mota batzuk, hots, ijituak, moriskoak, agoteak,
eskaleak, etab.
1603an Valladoliden eta 1609 eta 1610an Madrilen zelebratutako
Gaztelako Gorteetan argi eta garbi ikusten da nola sintetizatzen
dituzten estereotipo horiek, zeinetan ijitoak deskribatzen dituzten:
lapurrak, eskaleak, gezurtiak, kristau txarrak eta bekatuen autore.
Antzeko zerbait gertatzen dan moriskoekin gizartean: oso emankorrak
direla, kristau txarrak, diruaren tratuaren eta komertzioaren
lanbideak kentzen dituzten eta Estatuarentzat arrisku bat direlarik.
Alferrak inproduktibo bezala agertzen dira besteen esfortzuarekiko
bizi direnak, ez duten zergarik ordaintzen eta bakarrik gaitzak
ekartzen dituztenak. Aurreiritzi guzti hauek bizio koadro batean
ezartzen ditu. Ijitoei dagokionez, gune altuetan ezarri nahi izaten
du estatuak kontrolatuak izan daitezen. Nahi dena da ijitoak
kontrolatu, bizitzeko erak erakutsi eta lurra lantzeko lanetan jarri,
aparte izan daitezen bestalde.
Moriskoei dagokionez, estatuaren tratuari dagokionez oso ezaguna
dugu. Kanporaketa izango da azken puntua hauekiko. Horrela, kristauak
folklorearekin soilik identifikatzen dira moriskoekin.
Indetifikatzeko sistema hori inkisizioaren errepresioaren eta
jarduera kateketikaren kausa izan zien eta horrela ez zuten izango
manifestaziorik kristau zaharak eskandalizatuko zituenak.
Alperrei dagokionez, Estatuak aparte ezarritako kolektibitateetan
ezarri nahiko ditu eta soldadu, marinel eta langile espezializatu
bezala.
Estatuak, azken batea, pobrezia izkutatu nahiko du, faltsua eta
nahita eragindako pobrezia erreprimituz eta benetako edo
fustifikatutako pobreei laguntzak emanez. Izakien konbertsioaren eta
konzentrazioak (ijito eta alperrak) ezaugarri sozialen
homogeneizazioaren lehen pausoa izango da Estatu Modernoetan.
1MOHEDANO
HERNÁNDEZ, J.M..El Espéctaculo de los legos. Texto inédito del
siglo XV. Madrid. CSIC. 1951.Pag. 163.