
Goi
inperioan zehar bizitza publiko munizipalean eliteetan emakumeen
presentzia nabari dugu eta boterea, prestigioa, influentzia
sozio-politikorako aukerak adierazten digute haien komunitateetan
Iturri
naguesiena informazioa lortzeko epigrafia dugu eta honekin informazio
asko jakin dezakegu: zenbat donazio egon ziren emakumeen aldetik
hispanian, ze donazio mota ziren, emakume horien egoera soziala zein
zen, zeintzuk ziren hauen motibazio eta interesak eta nola izan ziren
errekonpentsatuak. Bestalde, epigrafiak emakume askok beraien zein
irudi utzi nahi zuten ere ikusi ahal dugu.
Inskripzioek
topiko literarioetatik baztertzen digute, horrela ikuspegi hobeago
bat lortuko dugu emakumearen papera gizartearen barnean ikusteko.
Horrela, epigrafeek mater familiasen garrantziaz hitz egingo
ditu hiritarren estatusa adierazterako orduan; emakumeek egin zuten
ekintza guztiak familiaren estatusa eta prestigioa mantzentzeko;
sazerdozioen betetzea eta donoazioak egitea bere bizitza publikoan;
emakume batzuek lortutako prestigio soziala eta asunto ekonomikoetan
barneratu izana aurkezten digute.

Aipatzeako
da nola orienten (ekialdean) emakumeek hiri-bizitzako parte hartzea
oso garatuta zegoela, sazerdozioak, liturgiak eta magistraturak
betetzera arte. Baina, Hispaniako probintzietako datuek erakutsi
digute, okzidenten emakumeek maila antzerakoan zeudela (baian ez hau
baino gehiago). Oriente Mediterraneoko emakumeak oso garaiztik hasi
ziren rol publikoak betetzen. Probintzietan, goi karguek emazte edo
alabak hartzen zuten parte. Hispanian, 2 testigantza aurkitzen ditugu
administrazioko goi karguen bi emazteena. Nahiz eta k.o II.mendekoak
diren, bata Emerita Augustakoa dugu, zeinetan Marteren tenplu baten
handitzea eman zen Domitia Vettillaren partez (L. Roscius Paculus
senatorearekin ezkondua) eta, bestalde, berriz, zubi baten eraiketa
daukagu, Domitia Pressillaren eskutik, VII.legioaren kanpamendu
militarraren ondoan.
Hispaniako emakume asko, gehienak
tokian tokiko aristokrazietako parte zirenak, gizonen antzeko
donazioak egin zituzten eta, hau horrela delarik, donazioa hauek
egiteko izan zituzten motibazioak gizonek izan zituztenen berdinak
izango ziren: gloria eta ohorea lortzeko nahia, pertsona beraren edo
bere gens-aren
prestigio edo egoera soziala mantendu edo handitzea, bakoitzaren edo
gens-aren
memoria mantzentze komunitatean, hiriak edertzea eta biztaleriaren
beharrei erantzutea. Horrela, pax
deorum-a garantizatzen
zuten eta beste famili edo eliteen donazioak atzean edo itzaletan
geratzeko..

Gizonezkoen ebergetismoarekin
daukan ezberdintasuna da, emakumeek funtzio politikoetarako aukera
itxita eukita, behintzat mendebaldean, hauen parte hartzea bizitza
publikoan limitaturik zegoen. Ondorioz, emakume askok beraien
promozio aspirazioak beraien gens-eko
gizonetan jartzen zuten. Honekin, berriz ere, ikusten dugu nola
emakumeen ebergetismoak helburu bikoitza zuen, hots, bere ohore eta
prestigio soziala handitzeaz gain, bere gens-arena
ere promozionatzen zuen. Hispanian, K.o I.mendetik erditik aurrera
emango zen postu sazerdotalak betez, donazioak eginez eta haien
familiak promozionatuz. Horrela, haien familiak beraien hirietan
gobernu karguetan jarraitzea ahabideratzen zuten eta horrela beraien
prestigio eta boterea belaunaldietan egonez, baita kargu gorenetara
joanez ere.
Askok ere bere prestigio eta ohorea (baita familiarena ere)
adierazten zuten, ezkondu baian lehenago. Horrela, familia askok hau
familien arteko loturetarako erabili zuten.
Azken batean, emakumeen parte
hartzea bizitza publikoan familiaren estrategia bat bezala ulertu
ahal da, “regimen de
los notables” delako
sortzeko intentzioarekin, baina, logikoa den bezala, aberatsenak,
garrantzitsuenak eta boteretsuenak soilik egin ahal izan zuten.
Adibide gisa, Hispaliseko
inkripzioan azaltzen zaigun Fabia
Hadrianilla daukagu,
zeina consularis filiae,
senatoris uxori, senatoris sorori eta
senatoris matri bezala
definitzen den, hots, antzinatean emakume askok nahiko zuten
distintzioa. (hija de consul, esposa de senador, hermana de senador y
madre de senador).