Ikusi
ahal izan dugu, nola ebergetismoaren munduaren barne emakumeak parte
hartu izan dutela. Normalean bizitza publikoan ezagutzera emateko eta
ondoren bere memoria bertan geratzeko intentzioekin eginik. Goi
imperio garaietan bizitza publikoan emakumeen presentzia nabari da
eta hauen botere, prestigio eta influentzia soziopolitikoa agerian
uzten digute.
Goi
inperioan zehar bizitza publiko munizipalean eliteetan emakumeen
presentzia nabari dugu eta boterea, prestigioa, influentzia
sozio-politikorako aukerak adierazten digute haien komunitateetan
Iturri
naguesiena informazioa lortzeko epigrafia dugu eta honekin informazio
asko jakin dezakegu: zenbat donazio egon ziren emakumeen aldetik
hispanian, ze donazio mota ziren, emakume horien egoera soziala zein
zen, zeintzuk ziren hauen motibazio eta interesak eta nola izan ziren
errekonpentsatuak. Bestalde, epigrafiak emakume askok beraien zein
irudi utzi nahi zuten ere ikusi ahal dugu.
Inskripzioek
topiko literarioetatik baztertzen digute, horrela ikuspegi hobeago
bat lortuko dugu emakumearen papera gizartearen barnean ikusteko.
Horrela, epigrafeek mater familiasen garrantziaz hitz egingo
ditu hiritarren estatusa adierazterako orduan; emakumeek egin zuten
ekintza guztiak familiaren estatusa eta prestigioa mantzentzeko;
sazerdozioen betetzea eta donoazioak egitea bere bizitza publikoan;
emakume batzuek lortutako prestigio soziala eta asunto ekonomikoetan
barneratu izana aurkezten digute.
Hispanian,
605 donazio aurkitzen ditugu eta 118 emakumeek eginak dira eta beste
34 familien donazioak, non emakumeak ageri diren perte hartzaileen
artean. Probintzietan, Baetican emakumeen donazio gehiago jazo ziren
Citerio eta Lusitanian baino. Lehenengoan %29.9-a eman zen (107/358)
eta beste bietan %18a (36/200) eta %19,2 (9/47). Ez dakigu zehazki
zergaitik ematen den probintzien arteko ekilibrio ezberdintasuna,
baina azpimarratu beharra dago gehien eman zen tokia Hispania
Citeriorreko gune hego-okzidentalean eman zela.
Aipatzeako
da nola orienten (ekialdean) emakumeek hiri-bizitzako parte hartzea
oso garatuta zegoela, sazerdozioak, liturgiak eta magistraturak
betetzera arte. Baina, Hispaniako probintzietako datuek erakutsi
digute, okzidenten emakumeek maila antzerakoan zeudela (baian ez hau
baino gehiago). Oriente Mediterraneoko emakumeak oso garaiztik hasi
ziren rol publikoak betetzen. Probintzietan, goi karguek emazte edo
alabak hartzen zuten parte. Hispanian, 2 testigantza aurkitzen ditugu
administrazioko goi karguen bi emazteena. Nahiz eta k.o II.mendekoak
diren, bata Emerita Augustakoa dugu, zeinetan Marteren tenplu baten
handitzea eman zen Domitia Vettillaren partez (L. Roscius Paculus
senatorearekin ezkondua) eta, bestalde, berriz, zubi baten eraiketa
daukagu, Domitia Pressillaren eskutik, VII.legioaren kanpamendu
militarraren ondoan.
Hispaniako emakume asko, gehienak
tokian tokiko aristokrazietako parte zirenak, gizonen antzeko
donazioak egin zituzten eta, hau horrela delarik, donazioa hauek
egiteko izan zituzten motibazioak gizonek izan zituztenen berdinak
izango ziren: gloria eta ohorea lortzeko nahia, pertsona beraren edo
bere gens-aren
prestigio edo egoera soziala mantendu edo handitzea, bakoitzaren edo
gens-aren
memoria mantzentze komunitatean, hiriak edertzea eta biztaleriaren
beharrei erantzutea. Horrela, pax
deorum-a garantizatzen
zuten eta beste famili edo eliteen donazioak atzean edo itzaletan
geratzeko..
Lehendabizi, emakumearen sarrera bizitza publikoan eta politikan
greziako ekialdean eman zen, zeina garai helenistikoan emakumeek
defenditzeko ahalegin legala zuten eta baita ekintza ekonimikoetan
parte hartzeko aukera ere. Hala ere, faktore garrantzitsuenak, garai
helenistiko-erromatarrean, sistema ebergetikoaren garapena izan zen,
zeinak aportazio ekonomikoen beharra izan zuen eta hauek familia
aristokratiko hauen eskutik eman zelarik eta emakumearen papera
tokian tokiko eliteei jarraikotasuna eta legitimitate dinastikoa
eskuratzeko. Emakumeek beraien boterea bistan eraman zezaketen eta
baita beraien posizio soziala ere beraien komunitateetan eta honekin
batera, ohore edo sazerdozioengatik lehiatu eta beraien memoria
komunitatean iraunarazi.
Gizonezkoen ebergetismoarekin
daukan ezberdintasuna da, emakumeek funtzio politikoetarako aukera
itxita eukita, behintzat mendebaldean, hauen parte hartzea bizitza
publikoan limitaturik zegoen. Ondorioz, emakume askok beraien
promozio aspirazioak beraien gens-eko
gizonetan jartzen zuten. Honekin, berriz ere, ikusten dugu nola
emakumeen ebergetismoak helburu bikoitza zuen, hots, bere ohore eta
prestigio soziala handitzeaz gain, bere gens-arena
ere promozionatzen zuen. Hispanian, K.o I.mendetik erditik aurrera
emango zen postu sazerdotalak betez, donazioak eginez eta haien
familiak promozionatuz. Horrela, haien familiak beraien hirietan
gobernu karguetan jarraitzea ahabideratzen zuten eta horrela beraien
prestigio eta boterea belaunaldietan egonez, baita kargu gorenetara
joanez ere.
Askok ere bere prestigio eta ohorea (baita familiarena ere)
adierazten zuten, ezkondu baian lehenago. Horrela, familia askok hau
familien arteko loturetarako erabili zuten.
Azken batean, emakumeen parte
hartzea bizitza publikoan familiaren estrategia bat bezala ulertu
ahal da, “regimen de
los notables” delako
sortzeko intentzioarekin, baina, logikoa den bezala, aberatsenak,
garrantzitsuenak eta boteretsuenak soilik egin ahal izan zuten.
Adibide gisa, Hispaliseko
inkripzioan azaltzen zaigun Fabia
Hadrianilla daukagu,
zeina consularis filiae,
senatoris uxori, senatoris sorori eta
senatoris matri bezala
definitzen den, hots, antzinatean emakume askok nahiko zuten
distintzioa. (hija de consul, esposa de senador, hermana de senador y
madre de senador).