sábado, 19 de enero de 2013

POBREZIA ETA MARJINATUAK ARO BERRIAN LABUR AZALDUZ

Espainiako eta Europako errealitaterik ikusgarriena edo nagusienetarikoa Aro Berrian sozialki zeuden ezberdintasunak ziren, zeina onaertua zegoen eta pentsaera kristau eta jerarkiko baten konformismo batengatik bltzatua. Txiroa beharrezkoa du aberatsak bera egoera sozial horretan irauteko.

"¿Qué son otra cosa los pobres a quien damos, sy non unos mensajeros nuestros que llevan al çielo lo que enviamos con ellos?"1

Gizarte honetan dakigun bezala, txiro izatera aberats izatera iristea bezala dugu, hots, herentziaren bitartez. Bestalde, bi txiro mota aurkitzen ditugu. Alde batetik, benetako txiroa, asko direnak eta bestalde, aldiz, gezurretazko txiroak. Bigarren hauek pikareskaren protagonistak izan ziren. Benetako txiroak estatuaren aldetik babestuak egongo dira, eta faltsuak, aldiz, hauen kontra joango dira, zeren eta gaitz guztiak ekartzen zituzten. Azken batean, bi txiro mota hauek on eta txarren aldera jarriko dituzte, hots, benetako txiroak onak eta txiro faltsuak gaiztoak izango direlarik. Azken batean hau marginazio sozialaren ondorio dugu. Bestalde, Aro Berriko Espainian ematen den marjinazio sozialaren fenomenoa, tratamendu diskriminatzaile baten gauza dugu. Hori dela eta, txiro faltsua ijituen antzera kontsideratzen da eta hau moriskoen aldera ere bai. Ijito, nahiz morisko guztiak gaiztoak dira eta horrela haien kontra egin beharra dago. 
 
Beste adibide bat izango litzateke peregrino baten eta eskale baten artean. Nahiz eta peregrinoa kanpotarra izan, moneta bat ateraz gero, bere intenzioak onak izango dira eta ongietorria izango da, baina eskaleak ez du tratu berdina izango nahiz eta bere bidaiak arazorik ez eman eta intentzio onez beterik egon. Txiroekin berdin gertatzen da. Justifikatzen den txiroari lagundu nahi dio, marjinatuen kopurua gutxitu nahi duen bezala, baina aldi berean ezberdintasunak bultzatzen eta handitzen ditu eta marjinazio permamente eta onartu batera ematen dio bidea.

Pobrezia landa eta hiri munduko fenomeno bat dugu. Hirian pobrezia iraunkor bat aurkituko dugu, zeina marjinatuena (prostituta, alarguna, moriskoa, gizon zaharra, etab.), eskaleena, langabearen eta lanbide inproduktiboak egiten dituzteen (limosna eskatzen duena, zapataria edota ermitaua) gunea den.

Txiroak azken batean marjinatuak dira, baina Aro Berrian existitzen dira beste marjinatu mota batzuk, hots, ijituak, moriskoak, agoteak, eskaleak, etab.

1603an Valladoliden eta 1609 eta 1610an Madrilen zelebratutako Gaztelako Gorteetan argi eta garbi ikusten da nola sintetizatzen dituzten estereotipo horiek, zeinetan ijitoak deskribatzen dituzten: lapurrak, eskaleak, gezurtiak, kristau txarrak eta bekatuen autore.

Antzeko zerbait gertatzen dan moriskoekin gizartean: oso emankorrak direla, kristau txarrak, diruaren tratuaren eta komertzioaren lanbideak kentzen dituzten eta Estatuarentzat arrisku bat direlarik. Alferrak inproduktibo bezala agertzen dira besteen esfortzuarekiko bizi direnak, ez duten zergarik ordaintzen eta bakarrik gaitzak ekartzen dituztenak. Aurreiritzi guzti hauek bizio koadro batean ezartzen ditu. Ijitoei dagokionez, gune altuetan ezarri nahi izaten du estatuak kontrolatuak izan daitezen. Nahi dena da ijitoak kontrolatu, bizitzeko erak erakutsi eta lurra lantzeko lanetan jarri, aparte izan daitezen bestalde. 

Moriskoei dagokionez, estatuaren tratuari dagokionez oso ezaguna dugu. Kanporaketa izango da azken puntua hauekiko. Horrela, kristauak folklorearekin soilik identifikatzen dira moriskoekin. Indetifikatzeko sistema hori inkisizioaren errepresioaren eta jarduera kateketikaren kausa izan zien eta horrela ez zuten izango manifestaziorik kristau zaharak eskandalizatuko zituenak.

Alperrei dagokionez, Estatuak aparte ezarritako kolektibitateetan ezarri nahiko ditu eta soldadu, marinel eta langile espezializatu bezala.

Estatuak, azken batea, pobrezia izkutatu nahiko du, faltsua eta nahita eragindako pobrezia erreprimituz eta benetako edo fustifikatutako pobreei laguntzak emanez. Izakien konbertsioaren eta konzentrazioak (ijito eta alperrak) ezaugarri sozialen homogeneizazioaren lehen pausoa izango da Estatu Modernoetan.

1MOHEDANO HERNÁNDEZ, J.M..El Espéctaculo de los legos. Texto inédito del siglo XV. Madrid. CSIC. 1951.Pag. 163.

No hay comentarios:

Publicar un comentario